Jaione Munarriz

Metereologoa

Jaione Munarriz Aramendi (Idiazabal, Gipuzkoa, 1981eko ekainaren 17a) meteorologoa da [1]Euskalmeten egiten du lan.[2]

Jaione Munarriz
Bizitza
JaiotzaIdiazabal1981eko ekainaren 17a (42 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaunibertsitate gradua
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakcertified weather forecaster (en) Itzuli eta weather forecaster (en) Itzuli

Pinterest: jaiomunarriz Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Beasaingo Txindoki institutuan batxillergoa egin ondoren, Ingurumen Zientzia ikasketak egin zituen Salamancako Unibertsitatean eta Meteorologia Bartzelonakoan. Mendiko kirola da bere zaletasun nagusia: Hueskako Pirinioetako Tena bailarako maratoiko ibilbidea osatu zuen lagun batzuekin, ama izan ostean kirolari berrekiteko helburuz.

Euskalmeten egin du lan, eta haren esan etan, Euskalmeten 365 egunetan egiten dute lan eta 24 orduz. Zortzi orduko txandatan egiten dute lan, eta haien lana bi zatitan banatzen dute: iragarpena eta jarraipena. Jaionek goizez egiten du normalean lan. Kate lana da, zeren bera iristen denean  gaueko txandakoak iragarpen bat eginda uzten du. Bakoitzak bere interpretazioa egiten du eta lau egunetako iragarpena egiten dute.[3]

Ulertu beharko genuke iragarpena probabilitate kontua dela.

Azkeneko urteetan teknologia asko garatu da Jaioneren esanetan eta horrek asko laguntzen omen du eguraldiaren iragarpenean. Euskaldunek eguraldiaren berri izateko duten afizioaz Jaionek dio iragarpen okerra egiten dutenean batzuk kexuka hurbiltzen zaizkiola askotan.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. GoiBerri 405. zenbakia [PDF. ] (Noiz kontsultatua: 2022-06-24).
  2. «+TV Digital - Detalles del programa» programaciontv.cwpanama.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-24).[Betiko hautsitako esteka]
  3. «Ulertu beharko genuke iragarpena probabilitate kontua dela». (Noiz kontsultatua: 2022-06-23).
  4. Engineering, AKTING. » Jaione Munarriz ” Eguraldi iragarpena asmatzen ez dugunean, maiz geratzen gaituzte kaletik” - Info7 Irratia. (Noiz kontsultatua: 2022-06-24).

Kanpo estekak aldatu