Jaime Lorente
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Jaime Lorente López ( El Carmen, Murtzia, 1991ko abenduaren 12a ) antzerki-aktore, abeslari eta idazle espainiarra da, eta ezaguna da interpretatutako pertsonaiengaitik “Denver” La casa de papel telesaian (2017-2021) “Nano” Éliten (2018-2019) biak Netflixekoak.
Jaime Lorente | |
---|---|
(2020) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Murtzia, 1991ko abenduaren 12a (32 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria, telebista-aktorea, zinema aktorea, idazlea, modeloa, antzerki aktorea eta raperoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
|
Biografia
aldatuLehenengo urteak Jaime Murtzian jaio eta hazi zen, Espainiako hego-ekialdean.[1] Ahizpa bat du, Julia izenekoa. Murtziako Arte Dramatikoko Goi Eskolan interpretazioan trebatu zen, eta ikasketa aurreratuetan masterra du UNIR. [1] [2]Dantza garaikideko eskolak hartu ditu, baina beti gustatu zaio antzeztea.
Karrera
aldatuLorente Equus antzerki-ekoizpenean aritu da, eta Aktore Onenaren Saria irabazi zuen María Jesús Sirvent sarien lehen edizioan. El público, La vengadora de las mujeres, El secreto a voces eta De fuera vendrá[3].
2016an, Lorente, Antena 3ko El secreto de Puente Viejo telesailean aritu zen, Elías Mato bezala. 2017an, La casa de papel telesaian “ Denver” lez aritu zan, garai hartan ere Antena 3n emititua. Netflixek telesailaren eskubideak erosi ondoren, nazioarteko telesaia bihurtu zen, beste denboraldi batzuetarako berrituz, eta aktoreak, Lorente barne, nazioarteko izar bihurtuz. Fikzioa 2021eko abenduan amaitu zen bosgarren denboraldian. Bere interpretazioagatik, telebistako aktore onenaren izendapena jaso zuen 2018ko edizioan Aktoreen Batasunaren sarietan, eta telebistako bigarren mailako aktorerik onenarena 2019ko edizioan. 2018an, “Nano” antzeztu zuen Netflixeko Elite telesai originalean, bere lehen bi denboraldietan.[4]
Telesail horietan parte hartzeaz gain, hainbat filmetan interpretazioak egin zituen. 2016an hasi zen filmatzen “Historias románticas (un poco) cabronas”, 2018an eman zena. Urte horretan estreinatu zituen “Todos lo saben”. Urtebete geroago,
Netflixen jatorrizko filmeko protagonista izan zen “¿A quién te llevías a una isla desierta?”, Jota Linaresek zuzendua[5].
2021ean, La casa de papel telasaiaren amaierarekin, 2022an zehar parte hartuko zuten hainbat proiektu iragarri ziren. Lehenik eta behin, “Tin & Tina” beldurrezko filma filmatu zen, Rubin Steinek zuzendutako[6], 2013ko film labur batean oinarrituta[7]. Aurrerago, “42 segundo” filmerako beste rol protagonista bat, Álvaro Cervantesekin batera, eta Alex Murrullek eta Dani de la Ordenek zuzendua, Espainiako waterpolo selekzioak Bartzelonako Olinpiar Jokoetan domina bat nola lortu zuen aztertzen duena, eta Pedro García Aguadoren papera egiten duena[8]. Azkenik, beste rol protagoniko bat iragarri zen, oraingoan Ángel Cristo eta Bárbara Reyri buruzko telesail baterako, “Cristo y Rey” izenekoa.
Idazlea
aldatuAktore eta abeslari ibilbideez gain, Lorente idazlea da. 2019an, “A propósito de tu boca” izeneko liburua argitaratu du, bigarren mailako eskolan idazten hasi zen poema bilduma bat.[9]
Bizitza pertsonala
aldatuLa casa de papel filmatzean, Marta ezagutu zuen, telesaileko jantzien arduraduna, eta 2021aren hasieran harreman bat hasi zuen harekin. 2021eko azaroan Amaia izeneko neska baten guraso bihurtu ziren[10].
Aurretik, Maria Pedraza aktorearekin egon zen harremanetan, La casa de papel y Elite telesaileko lehen denboraldietan, 2018tik 2020aren amaierara arte[11].
Filmografia
aldatuZinema
aldatu- 2018 : Todos lo saben, Asghar Farhadirena : Luis
- 2018 : Historias románticas (un poco) cabronas, Alejandro González Ygoarena :David
- 2018 : La sombra de la ley, Dani de la Torrerena : León
- 2019 : Bedspread, Ángel Villaverderena : Fran
- 2019 : ¿A quién te llevarías a una isla desierta?, Jota Linares, Netflixen : Marcos
- 2021 : Hermanos, Santiago Zannourena : Jaime
- 2022 : Tin & Tina, Rubin Steinena : Adolfo
- 2022 : 42 segundos, Alex Murrull y Dani de la Ordenena : Pedro García Aguado
Telebista
aldatu- 2016 : El secreto de Puente Viejo, Antena 3 : Elías Mato
- 2017 – 2021 : La casa de papel, Antena 3 / Netflix : Daniel Ramos ''Denver''
- 2017 : La casa de papel: hirugarren gradua, AtresPlayer : Bere burua (Jaime)
- 2018 – 2019 : Élite, Netflix : Fernando ''Nano'' García Domínguez
- 2020 – 2021 : El Cid, Amazon Prime Video : Rodrigo Díaz de Vivar
- 2020 : La casa de papel: El fenómeno en Netflix (documental) : Bere burua (Jaime)
- 2021 : La casa de papel: de Tokio a Berlín, Netflix (telesai-dokumentala, 2 episodio) : Bere burua (Jaime)
- 2022 : Cristo y Rey, Antena 3 : Ángel Cristo
Antzerkia
aldatuMusika
aldatuAbestiak
aldatu- 2020 : Corazón
- 2020 : Acércate
- 2021 : Mirando al Sol
- 2021 : Saturday
- 2022 : El Chaval
- 2022 : Lengua de Gata
Albunak
aldatu- 2022 : La Noche
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) Marqués, Alba. (2019-05-05). «Jaime Lorente, la cara murciana de Netflix» La Opinión de Murcia (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Jaime Lorente | Maydel. (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Jaime Lorente | Maydel. (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El trágico desenlace de Jaime Lorente en 'El secreto de Puente Viejo' antes de su éxito en 'La casa de papel'» www.antena3.com 2019-08-24 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Palomares, Anabel. (2019-04-12). «"¿A quién te llevarías a una isla desierta?": Lo nuevo de María Pedraza y Jaime Lorente es un planazo para los amantes del drama, los secretos y el amor» Trendencias (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ñ, createRedacción Cine con. (2022-08-26). TIN Y TINA de Rubin Stein, con Jaime Lorente y Milena Smit, estreno marzo de 2023. (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ñ, createRedacción Cine con. (2022-08-26). TIN Y TINA de Rubin Stein, con Jaime Lorente y Milena Smit, estreno marzo de 2023. (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jaime Lorente se convertirá en Pedro García Aguado en la película 42 segundos» ELMUNDO 2021-11-29 (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) A propósito de tu boca - Jaime Lorente | PlanetadeLibros. (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Marta, la misteriosa mujer junto a la que Jaime Lorente ha sido padre: su proyecto de vida en común» CADENA 100 2021-11-14 (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El actor Jaime Lorente se convertirá en padre junto a una compañera de ‘La casa de Papel’» El Universo 2021-09-08 (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).