Ireki menu nagusia

Jacques Rivière (Bordele, 1886ko uztailaren 15a - Paris, 1925eko otsailaren 14a) frantses idazle, kritikari eta argitaratzailea izan zen. Frantziako intelektual nagusietako bat izan zen Lehen Mundu Gerra ondorengo urteetan. Nouvelle Revue Française, arte- eta literatura-aldizkaria, sortu zuen 1910ean, beste batzuekin batean. 1912an, bere garaiko idazle batzuei (Gide, Claudel, Jammes) buruzko kritika-lanak argitaratu zituen: Études (bigarren bilduma bat agertu zen 1947an, Nouvelles études). 1914-1918 urteetan preso eduki zuten Alemanian eta L´Allemand (1918, Alemaniarra), egonaldi hartako oroitzapen-liburua, idatzi zuen gerra ondoren. 1919tik hil arte, Nouvelle Revue Française aldizkariaren zuzendari izan zen, eta urte hartan ekin zien argitalpen-lanei. Bi nobela psikologiko idatzi zituen: Aimée (1922) eta Florence, bukatu gabea. Gaztetan utzitako katolizismora itzuli zen 1913an, eta erlijioari buruzko gogoeta-liburu bat idatzi zuen, 1925ean: À la trace de Dieu (1925, Jainkoaren bila).

Jacques Rivière
editor-in-chief Itzuli

1919 - 1925
Bizitza
Jaiotza Bordele1886ko uztailaren  15a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1925eko otsailaren  14a (38 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Sukar tifoidea
Hezkuntza
Heziketa Lycée Lakanal Itzuli
Parisko Unibertsitatea
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak eleberrigilea, argitaratzailea, idazlea, literatura-kritikaria eta musika-kritikaria
Enplegatzailea(k) La Nouvelle Revue française Itzuli
Collège Stanislas de Paris Itzuli
Lan nabarmenak La Nouvelle Revue française Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra

ErreferentziakAldatu