Jacob's Ladder

Jacob's Ladder (euskaraz Jacoben Eskailera) 1990eko Adrian Lyne ingelese zinema zuzendariak zuzendutako beldur psikogikozko film bat da. Tim Robbins, Elizabeth Peña eta Danny Aiello aktoreek antzeztu zuten.

Jacob's Ladder
TIM ROBBINS(PressConference).jpg
Jatorria
Argitaratze-data1990
Jatorrizko izenburuaJacob's Ladder
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaEskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoabeldurrezko zinema, thrillerra, psychological horror (en) Itzuli, gerra-filma eta film dramatikoa
Iraupena108 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
Grabazio lekua(k)New York eta New Jersey
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Adrian Lyne
Gidoigilea(k)Bruce Joel Rubin
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaMario Kassar
Alan Marshall
Bruce Joel Rubin
Andrew G. Vajna



Konpainia ekoizleaCarolco Pictures (en) Itzuli
[[Kategoria:Carolco Pictures (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaTom Rolf (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaMaurice Jarre
Argazki-zuzendariaJeffrey L. Kimball
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew York

IMDB: tt0099871 Filmaffinity: 706900 Allocine: 36726 Rottentomatoes: m/jacobs_ladder Mojo: jacobsladder Allmovie: v25743 TCM: 20849 Metacritic: movie/jacobs-ladder TV.com: movies/jacobs-ladder Netlix: 647334Edit the value on Wikidata

Maurice Jarre mussikagileak soinu banda konposatu zuen. Estreinatzeko unean ikusleen harrera epela izan arren, denboraren poderioz kultuzko filma bilakatu da.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1971, Vietnamgo Gerran zehar, estatubatuar soldadu talde bat birus arraro baten biktima izan eta haietako batzuk hil egingo dira.

1975, Jacob Singer (Tim Robbins) soldadu horietatik bizirik atera denetako bat da eta New York hirian Jezzie neskalagunarekin (Elizabeth Peña) batera bizi da, biak ere posta bulegoan lan egiten dute.

Jacob, Jake izenez ezagunagoa, Sarah (Patricia Kalember) emazte ohiarengandik dibortziatua eta bi semeen aita da. Jacok gizon atsekabetua da: bere hirugarren semearen heriotzaren ondorioz oraindik lur jota dago, gainera izaki desitxuratu batzuen ikrudipenei buruzko amesgaizto etengabeak ere badauzka, bai eta Vietnamgo Gerrako bizipenen inguruko oroimen latzak ere.

Bere ingurukoen onespen ezarekin etsitua dagoenez, bere burua amesgaizto eta irudimen guztiak berak sortuak direla konbentzitzen saiatuko da, baina orduan Vietnamen bere kidea izan zen Paulen (Pruitt Taylor Vince) bisita izango du, hark ere berak dituen irudimen, nahasmen mental eta sintoma berberak dituela aipatuko dio.

AktoreakAldatu

Kanpo estekakAldatu