Izz ad-Din al-Qassam Brigadak

Izz ad-Din al-Qassam Brigadak (arabieraz: كتائب الشهيد عز الدين القسام‎, Katāʾib al-shahīd ʿIzz al-Dīn al-Qassām; Izz ad-Din al-Qassamen omenez izendatuak, askotan Al-Qassam Brigadak laburtua) Hamas alderdi politikoaren adar militarra da. Egungo buruzagia Marwan Issa da. 1992an Yahya Ayyashen zuzendaritzapean sortuak, Hamasen helburuak lortzeko ekintza militarrak egitea zuten helburu. 1994 eta 2000 artean, Izz ad-Din al-Qassam Brigadek israeldar zibil eta militarren aurkako hainbat eraso egin zituzten.

Izz ad-Din al-Qassam Brigadak
كتائب الشهيد عز الدين القسام
Sorrera1984 (Palestinako mujahideenak izenpean)
BuruzagiakMohammed Deif
Marwan Issa
IdeologiaIslamista, panarabiarra eta antisionista
Kokapena Palestina
Ekintza eremua Palestina
 Israel

Bigarren Intifadaren hasieran, Israelgo jomuga nagusi bilakatu ziren. Hori zela eta, Zisjordaniatik ia desagertu ziren baina Gazako Zerrendan zenbait talde mantendu zituzten.

Izz ad-Din al-Qassam Brigadak erakunde terrorista da Europar Batasunarentzat,[1] Estatu Batuentzat,[2] Australiarentzat[3] eta Erresuma Batuarentzat.[1][4]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu