Izotz Martxa (errusieraz: Леденололоводо), Kubango Lehen Kanpaina ere deitua (errusieraz: Первий кубансканскодо), 1918ko otsailetik maiatzera iraun zuen atzerakada militarra izan zen; Errusiako Gerra Zibilaren gertakizun garrantzitsuenetakoa izan zen. Iparraldetik zetorren Armada Gorriaren erasopean, Bolondresen Armadako indarrek (Guardia Zuria izenarekin ere ezagutu zirenak) Rostov hiritik hegoalderantz, Kuban aldera erretiratzeari ekin zioten, Dongo Kosakoen laguntza lortu nahian.[1]

Izotz Martxa
Errusiako Gerra Zibila
Errusiako Gerra Zibilaren Hegoaldeko Frontea
Armada Zuriaren errekrutamendu posterra
Data1918ko otsailaren 22a - maiatzaren 13a
LekuaKuban ( Errusia)
EmaitzaArmada Zuriaren garaipen estrategikoa
* Yekaterinodar Armada Gorriaren eskuetan geratzen da
Gudulariak
Errusiar Inperioa Lavr Kornilov
Errusiar Inperioa Mikhail Alekseiev
Errusiar Inperioa Anton Denikin Errusiar Inperioa Sergei Markov
Errusiar Inperioa Mitrofan Nezhentsev
Boltxebikeak
Buruzagiak
Errusiar Inperioa Armada Zuria Ivan Sorokin
Aleksei Avtonomov
Rudolf Sivers
Indarra
Bolondres Armada
4.000 gizon hasieran, 6.000 amaieran
14 kanoi

Armada Gorria


24.000-60.000 gizon inguru
20+ kanoi inguru
3 tren armatu
Galerak
400 hildako, 1.500 zauritu eta 2.000 desertore 5.000 - 20.000 hildako inguru, 10.000 zauritu, 7.000 gerra-preso, 3.000 desertore eta 2 tren armatu harrapatuta

Izotz Martxan Armada Zuriak 80 egunetan 1.400 kilometro mugitu ziren, Armada Gorriarekin liskarrak izan ziren martxa osoan. Helburu nagusiena, Yekaterinodar (egungo Krasnodar) hartzea bazen ere, hurrengo astean gertatutako Lavr Kornilov jeneralaren heriotzarekin helburu berria Don ibaiaren lerroa eustea izango zen, bidean Armada Zurirako soldadu berria errekrutatzen zuten bitartean. Azken hau lortu egin zen, eta Izotz Martxaren hasieran 4.000 gizon inguru baziren, bai bidean bai Yekaterinodarren aurkako erasoan hainbat hildako jasan arren, amaieran 6.000 gizon izatera iritsi ziren. [2]

Kubango Kanpainia Bolondresen Armada sortu berriaren lehen ekintza izan zen, Kornilov, Alekseiev eta aurrerago Anton Denikin jeneralen agindupean.

Erreferentziak aldatu

  1. (Errusieraz) Bogayevski, Afrikán. (1918). The Ice March. New York.
  2. (Errusieraz) Kubango Lehen Kanpainia: Kosakoen Hiztegia. .

Kanpo estekak aldatu