Izar (ε Boo/ε Bootis/36 Bootis) Boötes konstelazioko bigarren izarrik dizdiratsuena da, +2,35eko irudizko magnitudearekin. Izar bitar bat da, eta berau osatzen duten bi osagaiak elkarrengandik 3 arku segunduko distantziara daude. Zeruko izar bitarrik dizdiratsuenetakotzat jotzen da.

Izar (izarra)
Aurkikuntza eta kokapena
KonstelazioaBoötes
PartaidetzaBoötes
Behaketa ezaugarriak
Garaia: J2000.0
Igoera zuzena221,246739403 gradu sexagesimal
Deklinazioa27,074224972 gradu sexagesimal
Itxurazko magnitudea2,39 eta 3,36
Espektro motaA0
Ezaugarri fisikoak
Masa4,6 Eguzki masa
Distira501 Eguzki-argitasun
Metaltasuna−0,13
Erradioa33 Eguzki erradio
Errotazioa10,9 kilometro segunduko
Tenperatura eraginkorra4.550 Kelvin
Gainazaleko grabitatea160 zentimetro segundoko ber bi
Astrometria
Abiadura erradiala−16,31 kilometro segunduko
Paralaxia16,1 mas
Berezko higidura (deklinazio)21,07 mas/u
Distantzia Lurretik203 argi-urte
Berezko higidura (igoera zuzen)−50,95 mas/u

Izena aldatu

Izar izenak (arabieraz ازار izār) zapia esan nahi du. Mirak, Mirac, Mirach, Micar, Mikar, Mezer edo Meres ere deitua da[1], β Andromedaerenaren antzekoak, honen izenaren jatorria ere berbera delarik[1]. Perizoma izenarekin agertzen da Alfontsotar Tauletan.

Izar hau izendatzeko erabiltzen den beste izen bat Pulcherrima da, "ederrena", hala Friedrich Georg Wilhelm von Struve astronomoak deitua bi izarren arteko kontraste ederra ikustean[2].

Ezaugarri fisikoak aldatu

Gure eguzki-sistematik 210 argi-urtera dago eta bi izarrek osatzen dute: Bata Izar A, laranja koloreko izar erraldoi argitsu bat, eta bestea Izar B, sekuentzia nagusiko izar zuri bat. Izar A (HD 129989/HR 5506) K0II-III espektru motakoa, bietan dizdiratsuena da, gure eguzkia baino 400 aldiz argitsuagoa, bere kidea baino 15 aldiz argitsuagoa delarik. 4500 kelvineko azaleko tenperaturarekin, bere erradioa gure eguzkiarena baino 33 aldiz handiagoa da.

Izar B (HD 129988/HR 5505) sekuentzi nagusiko izar zuri bat da, A2V motakoa eta 8700 kelvineko azaleko tenperatura duena. Gure eguzkia baino 27 aldiz argitsuagoa da eta bere erradioa gure eguzkiarenaren bikoitza da. Bi izarren arteko tartea gutxienez 185 unitate astronomikokoa da, 1000 urte baino gehiagoko orbita periodoarekin.

Sistema honen adina 300 milioi urtetan estimatzen da. Jaio zirenean, A2 izarra ia gaur egun denaren antzekoa zen, baina gaur egun erraldoia dena B motako izar bero bat zen. Azken hau bere laguna baino masiboagoa zen (4 eguzki masa, 2ren aldean) azkarrago eboluzionatzea eragin zuena. Hala, duela 10 eta 20 milioi urte bitartean bere barne hidrogenoa agortu zuen gaur egun ikus dezakegun erraldoia bihurtuz. Etorkizunean, 1000 milioi urte edo gehiago barru, Izar Bk bide bera jarraituko du, erraldoi laranja bihurtuz. Alabaina, ordurako, gaur egun masiboagoa den izarra, ziurrenik, nano zuri ahul bat baino ez da izango.

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Alemanez) Kunitzsch, Paul. (1959). Arabische Sternnamen in Europa. Harrassowitz, 184 or..
  2. (Ingelesez) Simpson, Phil. (2012). Guidebook to the Constellations: Telescopic Sights, Tales, and Myths. Springer New York, 283 or. ISBN 9781441969415..

Kanpo estekak aldatu