Ireki menu nagusia

Izabako oroipenaren etxea (gaztelaniaz: "Casa de la memoria"; frantsesez: "La maison de la mémoire") herri nafar hartako museo etnografikoaren izena da, 2008ko urtarrilean zabaldutakoa.

Izabako oroipenaren etxea
Izabako oroipenaren etxea hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Izabako oroipenaren etxea
Izabako oroipenaren etxea
Izabako oroipenaren etxea (Nafarroa Garaia)
Koordenatuak 42° 51′ 40″ N, 0° 55′ 26″ W / 42.86111111°N,0.92388889°W / 42.86111111; -0.92388889Koordenatuak: 42° 51′ 40″ N, 0° 55′ 26″ W / 42.86111111°N,0.92388889°W / 42.86111111; -0.92388889
Herrialdea Nafarroa
Hiria Izaba
Helbidea Izargentea auzoa, 28
Postakodea 31417
Irekitze data 2008ko urtarrila
Telefono zenbakia 948 89 32 51
Posta elektronikoa casadelamemoria@isaba.es
Webgunea http://www.isabacasadelamemoria.com

Erronkari eta Barétouseko ibarrek (Bearno) abian ipinitako "Pax Avant" egitasmoaren barruan dago, Eretako "Maison de la mémoire/Ostau dera memòria" museoarekin batera, Piriniotako alde bietako elkarlana sustatuz.

Museoaren edukiaAldatu

Oroipenaren Etxea hiru solairutan banatuta dago: Beheko solairuan edo lehendabizikoan harreragunea eta "Ibarraren izpiritua" eta "Sukunearen epelean" izeneko gelak topa daitezke. Lehenengo gelan sarrerako informazio orokorra ematen dute, eta bigarrenean erronkariar etxeen sukaldearen funtzioa azpimarratzen duten bitartean.

Bigarren solairuan, "Joandako garai baten oroitzapena" izeneko atalean Erronkariko berezko egitura administratiboa gogorarazten du. "Izaera librea" atalean, berriz, ibaxaren historia, jantziak eta artzaintza jarduera ikusgai eta irakurgai daude. "Ezkako zaldikoak" atalean, bertzela, almadiazainen nondik-norakoak azaltzen dituzte.

Goiko solairuan (sabaiaoan), "Hizkuntzaren xendak" atalean erronkarierazko grabazioak entzungai daude, Erronkariko Uskara delakoaren informazioarekin batera. Bertzela, ezpartinak egitera Maulera joandako erronkariar neskak gogorarazten dituzte, eta "Eskolatik ateratzean" atalean eskola zaharrak eta antzinako jolasak erakusten dituzte. Azkenik, musika eta dantzen aipamena egiten dute.

Kanpo loturakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa