Ireki menu nagusia

Koordenatuak: 43° 15′ 15″ N, 2° 54′ 53″ W / 43.254249°N,2.914849°W / 43.254249; -2.914849

Infobox train2.png
Santutxu
MetroSantutxu4.jpg
Zabalbide sarbidea.
Kokapen mapa
Lineak
Logo Metro Bilbao.svg Bilboko metroa
Geltokia <Linea> Geltokia
Basarrateko geltokia
Etxebarriko geltokia, Basauriko geltokia (Bilboko metroa)
1. linea (Bilboko metroa)Zazpikaleetako geltokia
Plentziako geltokia, Kabiezesko geltokia
Basarrateko geltokia
Etxebarriko geltokia, Basauriko geltokia (Bilboko metroa)
2. linea (Bilboko metroa)Zazpikaleetako geltokia
Plentziako geltokia, Kabiezesko geltokia
Kokapena
Helbidea Zabalbide, 53; 48006
Udalerria Bilbo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea SAN
Gunea 1. gunea
Irekiera 1997ko uztailaren 5a
Bidaiariak 4.410.885 (2017)[1]
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak Automated External Defibrillator (symbol).svg Aiga elevator inv.svg Pertsonaldun txarteldegia Wifi inv.svg 
Aldageltokia Metroa Autobusa Taxi 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 2
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
Eragilea(k) Metro Bilbao
Garraio zerbitzuak
Metroa L1Etxebarri - Plentzia
L2Basauri - Kabiezes
Bilbobus 40  La Peña - Plaza Biribila
48  Santutxu - Lezeaga
G7  Mina del Morro - Plaza Biribila
Bestelakoak Igogailua  Iturribide-Zabalbide igogailua
Taxi  Taxi

Santutxu Bilboko metroaren 1. eta 2. lineei dagokien lurpeko geltokia da, Bilboko izen bereko auzoan kokatuta dagoena. 1997ko uztailaren 5ean inauguratu zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunearen barruan dago.[2]

SarbideakAldatu

  •       Zabalbide kalea, 53 (Zabalbide irteera)
  •         Tenor Fagoaga kalea, 6 (Karmelo irteeera)
  •       Karmelo kalea, 12, Santo Rosariorekin izkina (Karmelo irteera)

Gaueko sarbideakAldatu

  •       Zabalbide kalea, 53 (Zabalbide irteera)
  •       Karmelo kalea, 12, Santo Rosariorekin izkina (Karmelo irteera)

GeltokiaAldatu

Norman Fosterrek diseinatutako haitzulo motatakoa da. Bolumen handi bakar batean zulatzen den ganga itxurako galeria da, 100 metro inguru luzerakoa, eta hari zintzilikatuta bi mezzanina izeneko plataforma banatzaile daude. Mezzanina bakoitza alboko bi nasekin elkarlotzen da eskailera monumentalen eta igogailuen bidez, eta kaleko sarbideen igogailu eta eskailerekin korridore zabalen bidez. Mantenu elementuak, hala nola aireztapena, kableak, ur-hodiak eta abar nasen azpian kokatzen dira.

Geltoki hauetako arkitekturan hiru material nagusi erabili dira: hormigoia, altzairu herdoilgaitza eta beira. Azalak hormigoi ikusizkoak dira, 240 x 120 zentimetroko modulo plaka aurrefabrikatuak erabilita eta hormigoi bonbeatuzko estalduraren enkofratu galduak direnak. Mezzanina elementuen egitura altzairu herdoilgaitzezkoa da, haitzulo pisutsuaren irudia arinduz. Sarbide korridoreak hormigoizko kanoi eliptikoak dira, espazio zabalak lortuz. Kalean, Zabalbide sarbidearen kanoia altzairu eta beirazko elementu bilakatzen da, fosterito izenpetutako bidaiaria jasotzeko sarrera gardena, alegia.[3] Aldiz, Karmelo sarbidearen kanoia harrizko element bilakatzen da eta ez da fosterito motatako sarrerarik erabili, sarbidea maldan dagoelako.

Geltokia igogailu, txarteldegi, balioztatze makina eta 2017tik desfibrilagailuz ere hornituta dago, eta doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da, WifiNova enpresaren [TUWI] Metro sarearen bitartez.[4][5]

LotuneakAldatu

Geltokiaren kanpoaldean Iturribide-Zabalbide igogailua eta Bilbobus zerbitzua hornitzen duten hiru autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:



BidaiariakAldatu

Bizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argitaratzen dituen bidaiarien datuen arabera, geltokiak hurrengo bidaiari kopurua izan ditu:[6]

Santutxuko geltokiko bidaiari kopuruaren bilakaera 1998-2017 (milioi bidaiari)
 

Irudi galeriaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Bizkaiko Garraio Partzuergoa «2017ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» 38 or. . Noiz kontsultatua: 2018-10-01.
  2. Bizkaiko Garraio Partzuergoa «Bizkaiko garraio publikoaren gune sistema» . Noiz kontsultatua: 2017-03-12.
  3. «Bisitatzeko geltokiak | Metro Bilbao» www.metrobilbao.eus . Noiz kontsultatua: 2018-08-30.
  4. (Gaztelaniaz) «Metro Bilbao cuenta con desfibriladores en las 41 estaciones de la red. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia . Noiz kontsultatua: 2018-06-18.
  5. (Gaztelaniaz) «El metro suma dos estaciones más con wifi: Basauri y Portugalete. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia . Noiz kontsultatua: 2018-10-01.
  6. Bizkaiko Garraio Partzuergoa «Garraio publikoari buruzko txostenak» . Noiz kontsultatua: 2018-09-21.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santutxuko geltokia
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo