Itsas erbi

Opistobrankioen subklaseko Aplysia generoko molusku gastropodoen izen arrunta. 20tik 30 cm bitartekoak dira, maskorra txikia eta mantu azpian dute eta igerian edo herrestaka ibil daitezke.

Itsas erbiak (Aplysia) opistobrankioen talde informaleko molusku gastropodoen genero bat da. 20tik 30 cm bitartekoak dira, maskorra txikia eta mantu azpian dute eta igerian edo herrestaka ibil daitezke. Opistobrankioen artean tamainarik handiena duten espezieak daude talde honetan, adibidez Aplysia vaccaria, 99 zentimetro eta 14 kilogramo izan ditzaketenak.

Itsas erbi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaMollusca
KlaseaGastropoda
OrdenaAnaspidea
FamiliaAplysiidae
Generoa Aplysia
Linnaeus, 1767

Itsasarteetako eskualdeetan bizi dira, ur epel edo tropikaletan, Ozeano Atlantikoan, Mediterraneoan, Ozeano Indikoan, Itsaso Gorrian eta Ozeano Barean.

Elikadura aldatu

Belarjaleak dira, batez ere algak, (alga berde zein alga gorriak) jaten dituzte, Laurencia,​ Gracilaria,​ Ulva edo Enteromorpha generoetakoak.

Espezieak aldatu

Argazki galeria aldatu

Kanpo estekak aldatu