Opistobrankio

Gastropodoen klaseko zenbait moluskuz esaten da. Brankiak, daudenean, isatsaldean daude; ez dute maskorrik, edo oso txikia izaten da.

Opistobrankioak gastropodo oso espezializatuen talde anitz batentzat erabiltzen den talde informal bat da, behinola Opisthobranchia azpiklasea osatzen zutenak. Talde hori jada ez da monofiletikotzat hartzen[1].

Notodoris minor

Opistobrankioen zati handi bat Euopisthobranchia taxoian batu dira, eta taxoi hori monofiletikoa dela uste da. Sacoglossa edo Acochlidiacea talde klasikoak ez dira Euopistobranchia barruan sartzen. Heterobranchia azpiklasean orain Opistobranchia taldean sartu ohi ziren espezie guztiak eta Pulmonata barruan dauden espezieak sartzen dira.

Erreferentziak aldatu

  1. Bouchet, Ph. (Philippe). (2005). Classification and nomenclator of gastropod families. ConchBooks ISBN 3-925919-72-4. PMC 61351079. (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).

Kanpo estekak aldatu