Itimad-Ud-Daulahren Mausoleoa

Itimad-Ud-Daulahren Mausoleoa, Indiako Uttar Pradesh estatuko Agra hirian dago. "Taj txikia" bezala ere ezagutzen da, batzuk, Taj Mahalaren zirriborrotzat hartzen baitute.

Itimad-Ud-Daulahren Mausoleoa
Kokapena
Herrialdea India
Indiako estatuaUttar Pradesh
Division in IndiaAgra division
Indiako barrutiAgra barrutia
HiriaAgra
Koordenatuak27°11′33″N 78°01′53″E / 27.1925°N 78.0314°E / 27.1925; 78.0314
Map
Arkitektura
Materiala(k)hareharria
Ondarea

1622 eta 1628 bitartean Iamuna ibaiaren eskumako ibarrean eraikia, mausoleo honek, mogoldar arkitektura primitiboa, batez ere buztin gorria erabiltzen zuena, Humaiunen hilobia edo Akbarrenean bezala, eta garai berri honen arteko trantsizioa da, non, material nagusia, haitzurdin zuria izatera pasatzen den, eta Taj Mahala ordezkaririk nagusiena bezala duena.

Mausoleoa, Jahangir enperadorearen emazte zen Nur Jahanen enkarguz eraiki zen, bere aita Mirza Ghiyas Beg lurperatzeko, nori Itimâd-ud-Daulâ titulua eman zitzaion "estatuko zutabea" esan nahi duena. Mirza Ghitas Beg, Shah Jahan enperadorearen emazte zen Mumtaz Mahalen aitona ere bazen. Biak, Taj Mahalean lurperatuak daude.

Hilobia, ibai txiki eta zenbait bidek gurutzatzen dituzten lorategi batzuen barnean dago. Mausoleoa, 50 metroko luzerako aldea eta metro beteko altuera zuen plataforma baten gainean eraiki zen. Eraikinak berak, berez, 23 m²ko azalera hartzen du, eta alboetan, 13 metroko garaiera duten lau dorre hexagonalek mugatzen dute.

Harresiak, Rajastanetik ekarritako haitzurdinez eginak daude, harribitxi eta erdi harribitxizko inkrustazioekin, batez ere topazioa, onizea eta lapis lazulia. Marrazkiek, persiar apaindura estiloa jarraitzen dute eta marrazki geometrikoak eta landuagoak diren lore pitxerrak eta apaindura landareak irudikatzen dituzte. Argia, mausoleoaren barnean sartzen da haitzurdinean egindako irekidura txikien bidez.

Kanpo estekak aldatu