Kyshtymeko ezbeharra (errusieraz: Кыштымская авария) 1957ko irailaren 29an, Mayaken gertatu zen istripu nuklearra izan zen.

Kyshtymeko ezbeharra
Irudia
Map
Motahondamendi nuklear
Data1957ko irailaren 29a
KokalekuMaiak
Ozyorsk (en) Itzuli
HerrialdeaErrusia eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Pertsona hilak200
Kyshtymeko istripu nuklearrak kutsatutako lurraldea.

Sarrera aldatu

Txernobilgo hondamendiaren ondoren, batez ere komunikabideetan izan zuen hedaduragatik, kezka handia sortu zen mundu osoan Sobietar Batasunean, segurtasun nuklearraren alorrean, sortzen ari ziren arazoei buruz. Hala ere, hura ez zen herrialde hartan gertatzen zen lehenengo istripu edo arazo nuklearra. Istripu horien ondorioak, gainera, ez ziren eta ez dira soilik inguru horretan antzeman; ozeanoetako uretan eta espazioan ere ondorio larriak izan ditu.

Kyshtymeko ezbeharra aldatu

Kyshtymeko istripu nuklearra Sobietar Batasun ohian izan den larrienetako bat izan zen; istripu haren ondorioak historiako larrienetakoak izan dira. Mayak industria gunean hainbat eta hainbat istripu eta erradioaktibitate barreiatze gertatu dira, eta Kyshtymekoa beste bat besterik ez da izan. Hala ere, 1957an Kyshtymetik hurbil gertatu zen hura izan zen guztietan latzena.

Inguru horretan, urteetan sortutako hondakinak Tetcha ibaira isuri ziren zuzenean, ingurumenari egiten zitzaion kaltea kontuan hartu gabe. 1952. urtetik aurrera, inguru horretako hainbat aintziratan sendimentazio arroak prestatu ziren hondakin aktiboenak bertan pilatzeko eta biltegiak antolatu ziren altzairuzko ontziak gordetzeko; ontzi horiek 2,5 m-ko hormigoizko egiturek estaltzen zituzten. Bestalde, hozteko sistema zuten, ezinbestekoa hondakin erradioaktiboek ematen duten beroa bideratzeko. Baina ontzi horien hozteko sistemetan akatsak sortu ziren 1956. urtetik aurrera, eta handik urtebetera eztanda bat izan zen (eztanda aurretik tenperatura 350 °C-koa zen).

Eztanda haren ondoren hedatu zen erradioaktibitatea 5 milioi curiekoa izan zen. Istripu hura isilpean gorde zen hogeita hamar urtez baino gehiagoz. 1.000 kilometro koadroko lur eremua hustu behar izan zen. Berrehun eta berrogeita hamar mila lagun inguruk erradioaktibitate dosi oso handiak jasan zituen, baina ez bakarrik 1957ko istripuaren ondorioz, baita Mayak gunearen beraren funtzionamenduagatik ere.

Ondorioak aldatu

Lantegi horietako langileen % 85ek osasun arazoak izan ditu.

Ikerketak aldatu

Ikerlarien azterketen arabera, inguru horretako arriskua Txernobilekoa baino hamar aldiz handiagoa da, eta arrisku horrek luzaroan iraungo du, izan ere, bertako instalazioen egoerak txarrera egingo duten arriskua baitago. Lurburuko eskualde guztiak arriskuan daude, Tetcha ibaiak Karako itsasora isurtzen baitu ura. Itsaso horren oreka ekologikoa, hala ere, dagoeneko arriskuan dago beste hondakin batzuen ondorioz, bai Siberian egindako eztanda nuklearren ondorioz, bai Zeelanda Berrian egindako arma saioen ondorioz.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

55°43′N 60°49′E / 55.717°N 60.817°E / 55.717; 60.817