Ischnodes sanguinicollis
Ischnodes sanguinicollis Elateridae familiako kakalardo saproxilikoa da, zientziarako Panzerrek 1793an deskribatu zuena.[1]
Ischnodes sanguinicollis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Elateridae |
Generoa | Ischnodes |
Espeziea | Ischnodes sanguinicollis [[|]] |
Deskribapena
aldatuKoleoptero txikia da (8-10 mm). Pronoto gorri distiratsua, bai bizkarraldean, bai episternoetan, eta elitro beltzak. Eskuteloa ez da bihotz-formakoa.[2]
Bizilekua
aldatuBaso hostoerorkor zaharretan bizi da, lurretik hurbil dauden zuhaitz-zuloetan. Haritzak eta, batez ere, pagoak maite ditu. Limoniscus violaceus kakalardoa ere habitat berdinean bizi ohi da.[2]
Banaketa
aldatuBanaketa paleartiko zabala dauka, Iberiar penintsulatik Suedia eta Japoniaraino.[2]
Kontserbazioa
aldatuIUCNren Zerrenda Gorrian kalteberatzat hartua da.[3] Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoan ere jasorik dago, kaltebera kategorian.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ischnodes sanguinicollis (Panzer, 1793). eu-nomen.eu (Noiz kontsultatua: 2019-11-3).
- ↑ a b c Recalde Irurzun, José I.; Sánchez-Ruiz, Antonio. Elatéridos forestales de Navarra IV. Presencia de Procraerus tibialis (Lacordaire, 1835) en la Península Ibérica, y otras aportaciones faunísticas sobre especies asociadas a frondosas senescentes (Coleoptera: Elateridae). Boletín Sociedad Entomológica Aragonesa, 136 (2005) : 241–245, sea-entomologia.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-3).
- ↑ Mannerkoski, I.; Hyvärinen, E.; Alexander, K.; Büche, B.; Mico, E. eta Pettersson, R.. Ischnodes sanguinicollis. The IUCN Red List of Threatened Species 2010: e.T157829A5154793 (Noiz kontsultatua: 2019-11-3).
- ↑ 254/2019 Foru Dekretua, urriaren 16koa; honen bidez, Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrenda ezartzen da, Nafarroako Florako Espezie Mehatxatuen Katalogo berria ezartzen da eta Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoa eguneratzen da.. 216. aldizkaria - 2019ko urriaren 31, navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-3).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |