Isandlwanako gudua (batzuetan Isandhlwanako gudua idatzia) 1879ko urtarrilaren 22an gertatu zen, Anglo-Zulu Gerraren testuinguruan. Britainiar Inperioaren eta Zulu Erresumaren arteko gerrako lehen gatazka handia izan zen. Britainiarrek hegoaldeko Afrikako zulu lurraldea inbaditzen hasi eta hamaika egunera, 20.000 soldaduz osatutako armada natibo batek 1.800 soldaduz (horietako batzuk afrikarrak) eta agian 350 zibilez osatutako britainiar armadaren zutabe bati eraso zion. Zuluak batez ere azagaiaz, burdinazko puntako lantzaz eta behi-larruzko ezkutuz armaturik zeuden,[1] nahiz eta zenbait moskete eta fusil zahar ere bazituzten.[2] Tropa britainiar eta kolonialak Martini-Henry atzekargako fusil modernoekin, 76 mm-ko bi mendi-kanoiekin eta Hale kohete-bateria batekin armaturik zihoazen. Teknologia militarrean alde handia zegoen arren, zulu soldaduen kopuru handiak gaizki zuzendutako eta hedatutako britainiar talde bat garaitu zuen, 1300 hildako jasan zituena, horien artean borrokako lehen lerroan borrokatu zuten guztiak. Zuluen armadak mila inguru erori izan zituen.[3]
- ↑ Christon I. Archer World History of Warfare, Univ of Nebraska Pr, 2008, ISBN 0-8032-1941-5, p. 462
- ↑ Ian Knight, Angus McBride Zulu 1816–1906[Betiko hautsitako esteka], Osprey Publishing, 1995, ISBN 1-85532-474-1, p. 25
- ↑ Ian Knight Rorke's Drift 1879 Osprey Publishing, 1996, ISBN 1-85532-506-3