Isabel Díaz Ayuso

espainiar politikaria

Isabel Natividad Díaz Ayuso (Madril, Espainia, 1978ko urriaren 17a) espainiar politikaria da, Alderdi Popularreko kidea. Madrilgo Erkidegoko presidentea da 2019ko abuztuaren 19az geroztik. Era berean, Madrilgo Erkidegoko Alderdi Popularraren bozeramailea eta komunikazio idazkariordea da.[1] Kazetaritzan lizentziaduna da Madrilgo Complutense Unibertsitatean, eta Komunikazio Politiko eta Protokoloan masterduna unibertsitate berean.[2] 2005ean Alderdi Popularreko kide egin zen.

Isabel Díaz Ayuso

(2019)

Madrilgo biltzarkidea

2021eko ekainaren 8a -
Hautetsia: 2021eko Madrilgo Biltzarrerako hauteskundeak

Madrilgo Erkidegoko Presidentea

2019ko abuztuaren 19a -
Pedro Rollán Ojeda (en) Itzuli

Madrilgo biltzarkidea

2019ko ekainaren 11 -
Hautetsia: 2019ko Madrilgo Biltzarreko Hauteskundeak

Madrilgo Erkidegoko Presidentzia eta Justizia Kontseilariordea

2017ko irailaren 26a - 2018ko maiatzaren 22a
Enrique Ruiz Escudero (en) Itzuli - Blanca Pinedo (en) Itzuli, José Enrique Núñez Guijarro (en) Itzuli

Madrilgo biltzarkidea

2015eko ekainaren 9a - 2017ko irailaren 27a - Belén Rodríguez Palomino (en) Itzuli
Hautetsia: 2015 Madrilenian regional election (en) Itzuli

Madrilgo biltzarkidea

2011ko uztailaren 15a - 2015eko martxoaren 31
Engracia Hidalgo
Hautetsia: 9th legislative period of the Asamblea de Madrid (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIsabel Natividad Díaz Ayuso
JaiotzaMadril1978ko urriaren 17a (46 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta communications adviser (en) Itzuli
Lantokia(k)Madril
KidetzaPPren Batzorde Exekutiboa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Alderdi Popularra

IMDB: nm11313109 Facebook: idiazayuso Twitter: idiazayuso Instagram: isabeldiazayuso Youtube: UCEftnGKkmw6lmPej80ZfUCw Edit the value on Wikidata
Díaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko lehendakari izendatu zuten bilkurako argazkia.

2019ko Madrilgo Biltzarrerako hauteskundeetan haren alderdiaren hautagaia izan zen. Bigarren postuan geratu zen PSOEren atzetik, baina Ciudadanos eta Vox alderdien babesa jaso eta Madrilgo Erkidegoko presidente izendatu zuten. 2021eko martxoaren 10ean, Madrilgo Autonomia Erkidegoko hauteskundeak aurreratu zituen, Ciudadanos alderdi gobernukideak zentsura mozioa aurkeztuko ziola igarri zuenean, Covid19 pandemiaren erdian.[3]

Haren zenbait adierazpenek txundimena piztu dute, hala nola goiburu dikotomiko zaharren erabilera bere Madrilgo hautagaitza aurkezteko ("askatasuna ala komunismoa"),[4] faxista deitua izatea "alde onean egotea" dela esatea[5] edo, ingurumenerako babes neurriak ez aplikatzeko, "auto pilaketak Madrilgo identitate ikur bat" direla nabarmentzea.[6] Historiari, Espainiari eta katolizismoari buruzko haren ikuspegia akritikotzat, dogmatikotzat eta erabat ezjakintzat jo da.[7]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Telemadrid. (2018-05-19). «Isabel Díaz Ayuso, vicesecretaria de Comunicación y portavoz del PP de Madrid» Telemadrid (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  2. «Asamblea de Madrid. Páginas - Curriculum» web.archive.org 2018-04-16 (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  3. «Ayusok hauteskundeak aurreratu ditu eta oposizioak zentsura mozioak aurkeztu ditu» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-03-10 (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  4. «Iglesiasek Espainiako Gobernua utzi du Madrilgo hauteskundeetan hautagai izateko» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-03-15 (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  5. (Gaztelaniaz) «Ayuso: "Cuando te llaman fascista estás en el lado bueno de la historia"» LaSexta 2021-03-15 (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  6. (Gaztelaniaz) Intxausti, Aurora. (2019-04-24). «Díaz Ayuso: “Los atascos son una seña de identidad de Madrid”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-03-15).
  7. (Gaztelaniaz) Manetto, Patricia R. Blanco, Francesco. (2021-09-29). «Los desatinos de Ayuso sobre el indigenismo y el legado de España en América» El País (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).

Kanpo estekak

aldatu