Iruten ari nuzu

euskal kantu tradizionala

Iruten ari nuzu Baigorri aldeko euskal kanta tradizionala da, 1921ean argitaratu zen Gure Herria kantutegian.[1][2]

Iruten ari nuzu
Mocedadesen, Beñat Axiariren, Kepa Junkeraren, Miguel Boséen, Behi Bideko Andere Xuriaken, Kalakanen, Akelarreren, Hibai Etxebarriaren, Maite Idirinen, Oskorriren eta Euskadiko Orkestraren musika-lana
Egilea(k)Mocedades, Beñat Axiari, Kepa Junkera, Miguel Bosé, Behi Bideko Andere Xuriak, Kalakan, Akelarre, Hibai Etxebarria, Maite Idirin, Oskorri eta Euskadiko Orkestra
Ezaugarriak
Genero artistikoakopla txikia eta herri-kanta
Hizkuntzaeuskara

Bertsioak

aldatu

Abeslari eta musikari ospetsuk jo eta kantatu dute, 10 baino gehiago dira plazaratu diren grabazioak. Akelarre taldeak 1972an plazaratu zuen bertsio bat.[3] Mocedades taldeak Kantaldia diskoan abestu zuen 1978 urtean.[4] Geroago Maite Idirinek (1988)[5], Beñat Axiarik (2000)[6], Oskorrik (2004)[7], Kepa Junkerak (2008, Miguel Boséren ahotsez)[8], Behi Bideko Andere Xuriek (2014)[9], Kalakan taldeak (Lamin 2017an[10], Elementuak II 2019an[11], eta Euskadiko orkestrarekin 2021ean[12]) eta Hibai Etxebarriak (2018)[13] ere horren bertsioak plazaratu dituzte.[14]

Hitzak

aldatu

Badaude "Iruten ari nuzu" doinuarekin zenbait bertsio. Horra pare bat:

Iruten[15] ari nuzu
kilua[16][17] gerrian
ardura dudalarik
nigarra begian
Alde nere leihotik
zalduna bazara
piztuko dut argizaria
oinezkoarentzat
Morroia babesten dut
nere maitasunez
maizterraren zilarrak
ez naute itsutzen

__________

Iruten ari nuzu,
kilua gerrian
ardura dudalarik
nigarra begian.
Nigar egiten duzu
oi suspirarekin
kontsolaturen zira
oi denborarekin.
Ezkon mina dudala
zuk omen diozu
ez dut amore minik,
gezurra diozu.
Jendek erraiten dute
hala ez dena franko
ene maite pollita,
zure ta enetako.
Ezkon mina dutenak
seinale dirade:
matel-hezurrak idor,
koloriak berde.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Euskal kantutegia - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-06).
  2. «Iruten ari nuzu» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
  3. «Akelarre Sorta Bat» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-06).
  4. Mocedades. Mocedades Iruten. Francisco Javier Luna -Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
  5. Idirin, Maite. (1988). «Euskal Kamerata» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
  6. «Leitza larrea» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
  7. «Oskorri & The Pub Ibiltaria 8» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
  8. Junkera, Kepa. (2008). «Etxea» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
  9. «Gure etxen badira...» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-06).
  10. «Lamin» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-06).
  11. «Elementuak II» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-06).
  12. «Kalakan eta Euskadiko Orkestra» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-06).
  13. Etxebarria, Hibai. (2018). «Agian bihar» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
  14. «Bilaketa Badok.eus atarian: Iruten ari nuzu» Badok (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).
  15. «irun: 1 du aditza. Ehuntzeko gaia hari bihurtu. Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-12).
  16. «khilu, Orotariko Euskal Hiztegia - Bilaketa orokorra» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-11).
  17. «kilo - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-11).

Kanpo estekak

aldatu