Iruñeko Lignum crucisa

Iruñeko Lignum crucisa Iruñeko katedralean gordetzen den lignum crucis zati bat eta hura gordetzeko estauroteka edo erlikia-ontzia da, Jesus gurutziltzatu zuten gurutze egiazkoaren zatia, kristauen sinesmenean. Gurutze zatia eta beharbada objektua bera (edo haren parte bat) Bizantzioko enperadoreak Nafarroako erregeari egindako oparia dira.

Iruñeko Lignum crucisa
Historia
Sorrera1401
Kokapena
KokapenaIruñeko katedrala

Historia aldatu

Emanuel II.a Paleologo Bizantzioko enperadorearen oparia da, Karlos III.a Nafarroako erregeari egina. Otomandarrek bere inperioari egiten zioten presioari aurre egiteko, 1399-1400 urteetan, Paleologoak bidaia egin zuen Europako Mendebaldera bertako erresumetan alianzak lortzeko. Parisen zelarik 1400eko abuztuan, Nafarroako erregeari oparia bidali zion, Alejo Vianakoa delako baten bitartez. Lignum crucis egiazko bat omen zen ura, eta latinez eta grezieraz idatzitako gutunaz bat zihoan, non objektuaren benetakotasuna ziurtatzen enperadorearen izenpearekin.

Erlikiari harrera ofiziala egin zitzaion Iruñeko katedralean, zeremonia arranditsu batean, 1401eko urtarrilaren 6an. Besteak beste, Baionako apezpikua ere egon zen Alejo Vianakoarekin objektuaren eskaintza egiten[1].

Ezaugarriak aldatu

Zur zatia tenplu erako estauroteka batean dago, gurutzez lagundua. Tenplu hexagonalak eta apaindurek itxura gotiko frantziarra dute gehienbat, eta ez dago argi zein parte diren Paleologoaren oparia. Batzuen iritziz, 14. mendean Karlos II.aren zilargileek egindako aldare-gurutze baten adaptazioa da[2]. Tenplutxoaren gainean ageri diren hiru gurutzeen proportzioz kanpoko neurriak aditzera ematen du gehikuntzak direla.

1935ean Katedraleko altxorreko pieza asko lapurtu zituzten, eta horien artean estauroteka honi hiru gurutzeak kendu zizkioten. Bakarra berreskuratu zen ondoren, baina kalitate handienekoa horixe zen: 1400. urtearen inguruan datatu daitezkeen esmalte paristarrez apaindua dagoen pieza, opariaren datarekin bat datorrena[3].

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Arigita, M.. (1911). El «Lignum Crucis» de la Catedral de Pamplon. Iruñea: Boletín de la Comisión de Monumentos. Históricos y Artísticos de Navarra, 123-126 or..
  2. «Catedral de Santa María la Real de Pamplona. Relicario del Lignum Crucis, reverso. - navarra.es» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  3. Martínez-de-Aguirre-Aldaz, J. (Javier). (2006). Nuevos documentos sobre el Relicario del Lignum Crucis de la catedral de Pamplona. (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).

Kanpo estekak aldatu