Lignum Crucis
Lignum crucis (latinez, «gurutzeko zura») kristautasunaren erlikia bat da, erromatarrek Nazareteko Jesus gurutziltzatzeko erabilitako gurutzearen ezpal edo zati benetakoak izendatzen dituena.
Lignum Crucis | |
---|---|
Christian cross (en) | |
Honen parte | Benetako Gurutzea |
Benetako Gurutzea erlikia gisa ezaguna izan zen kristautasunean Erdi Aroan, baina gurutzaden garaian Hattingo guduan (1187) hura zeramaten soldadu kristauek galdu egin zuten, eta musulmanek orduan hartu eta desagerrarazi egin omen zuten.[1] Harrezkero, ez da gurutzearen erlikia oso edo handirik gordetzen eliza kristauetan, baina toki askotan bai ordea zur zati txikiak, ezpalak, lignum crucis direlakoak.
Izatez, hain ugariak dira erlikia hauek, non Erreforma protestantearen garaian ospetsua bihurtu zen Kalbinok esandakoa, Kristoren gurutzearen zatiekin itsasontzi handi bat bete litekeela[2].
Lignum crucisak gordetzeko erlikia-ontziek izen berezi bat ere badute: estaurotekak dira.
Euskal Herrian bada behintzat lignum crucis gisa gordetako erlikia bat, Iruñeko Katedralean gordea[3].
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «What happened to the True Cross of Christ?» Aleteia — Catholic Spirituality, Lifestyle, World News, and Culture 2018-03-07 (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ansede, Manuel. (2016-03-25). «Los fragmentos de la cruz de Cristo dan “para llenar un gran barco”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).
- ↑ PAMPLONA, JUZGADO DE PRIMERA INSTANCIA E. INSTRUCCIÓN Nº 1 DE. (1932). «"Pamplona. Catedral - Relicario esmaltado del "Lignum Crucis" regalado por el rey de Constantinopla Migu I Paleologo al Rey Don Carlos III el noble de Navarra (Siglo XV)"» portalcultura.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).