Irlanda gaelikoa
Irlanda gaelikoa Irlandan tudortarren konkistararte ezarria egon zen bertako orden politikoa da. Garai honetan Irlanda lau erresumetan antolaturiko klan eta tribuz osaturiko herrialdea izan zen: Leinster (irlanderaz: Laighin), Connacht (irlanderaz: Connachta), Munster (irlanderaz: An Mhumhain) eta Ulster (irlanderaz: Cúige Uladh). Erresuma hauek irlanderaz «Tuah» izena jaso ohi zuten, lau haietan nabarmenenak Connacht eta Ulster izan ziren.
Irlanda gaelikoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Historiaurrea – 1171 | |||||||
Hautazko monarkia Irlandako errege nagusia | |||||||
Irlandako erresuma gaeliko nagusiak 1014. urtean. | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Tarako muinoa | ||||||
Azalera | Irlanda uhartea km² | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Irlandako gaelera | ||||||
Erlijioa | Zelta mitologia (400. urte inguruarte) Kristautasuna (400. urtetik aurrera) | ||||||
Historia | |||||||
|
XII. mendearen amaieraldera normandiar inbasioa jazo zen, ondorioz uhartearen zati handi bat kanbriar-normandiar jauntxoen menpe gelditu zelarik. Atzerritarren kontrolpean zegoen eremu honek Irlandako jaurerria izena jaso zuen. Halere, hurrengo mendeetan zehar, Irlanda gaelikoak konkista eta batez ere iritsi berrien gaeleratzearen ondorioz lur eremuak berreskuratuz joan ziren. Honela, XV. mendearen amaiera aldera, ingelesek eragin gaelikotik kanpo zegoen Dublin hiriaren inguruko «Oholesia edo The Pale» zeritzon lur eremu estuaren jabe besterik ez zirelarik).
Hala eta guztiz ere, Ingalaterrako Erresumaaren erregetzen Tudor etxea gailentzean, tudortarrek hainbat militar kanpaniaen ostean jauntxo gaelikoak menperatzea lortu zuen. 1541an Irlandako jaurerria Irlandako Erresuma bilakatu zen, haren buru Ingalaterrako Erresumako erregea zelarik. Ondorengo 1607ko Kondeen ihesaldiak turdortarren errekonkista eta Irlanda gaelikoaren gainbehera amaigabeari hasiera eman zion.