Irlandarrak baina irlandarragoak

Irlandarrak baina irlandarragoak (irlanderaz Níos Gaelaí ná na Gaeil iad féin; latinez: Hibernis ipsis Hiberniores, euskarazko Euskaldun peto-petoak esaldiaren baliokidea litzateke)[1] Irlandako Erdi Aroan 1169ko normandiar inbasioaren ondoren ezarri ziren kanpotarren gaeleratze fenomenoa deskribatzeko erabili ohi zen esaldia da, izan ere, normandiar kanpotar horiek irlandar kultura eta gizartean integratzeko joera izan baitzuten, irlandar hizkuntza, kultura, musika, jazkera eta ohiturak bereganatuz..[2]

Kanpotarren okupazio indar horiek Galesko Pembrokeshire konderritik itsasoz etorritako kanbriar-normandiar jauntxoak ziren, haien buruak Rikardo Clarekoa (Strongbow), Hugo Lacykoa lurjabea eta haren zaldun zen Gilbert Angulokoa zirelarik. Irlandar bilakatu zen lehenbiziko normandiar familia Angulotarrena izan zen, irlanderaz Coisdeala (Gilbert, Jocelyn-en semea) abizena jaso eta haien ondorengoak Connacht eskualdean bizi direlarik. Abizen hori ingelesera MacCostello gisa igaro, eta gerora gaur egun aski irlandarra den Costello abizena bilakatu zen.[3] Fenomeno hau lehenbiziko kanpotarren artean jazotzen zen bitartean, bereziki XII. mendea ondorengo ingeles eta normandiar kolonien artean, ingeles zaharrak izena jaso zuten, baina XVII. mendetik aurrera ez zen horrelako kasu gehiegirik eman.

Halere, bai eguneroko hizkeran nahiz hedabideetan maiz erabili ohi den esaldia da, bai garai hartako anglo-normandiar etorkinak aipatzeko nahiz gerora munduan barna zabaldu zen Irlandar Diaspora aipatzeko ere.

Erreferentziak

aldatu
  1. Hibernis ipsis Hiberniores E. G. R. Notes and Queries.1853; s1-VII: 366
  2. Batzuk irlandar gizartean erabat integratu ziren, Hiberniores Hibernis ipsis esaldi ezaguna sortu zelarik. More Irish Families. Edward MacLysaght, Irish Academic Press, ISBN=0-7165-0126-0 (Ingelesez)
  3. Jatorriz, irlandera klasikoan gaur egungo hasierako c bokala g zen, hortik Mag Oisdealbhaigh abizena. Adibidez: Mag Aonghusa gaur egun Mac Uidhir da.

Kanpo estekak

aldatu