Irlandako jaurerria (irlanderaz: Tiarnas na hÉireann, frantsesez: Seigneurie d'Irlande) Irlanda 1177 eta 1542 artean zegoen estatu feudala izan zen, Ingalaterrako erregea "Irlandako jaun" izenpean agintaria zuena. Normandiarrek 1169–71 urteetan uhartea konkistatu zutenean Aitasantutzaren agindupeko lur izendatu zuten. Irlandako jauna Ingalaterrako erregea ere zenez, uhartean Irlandako Jaun Tenentek ordezkatua zen.

Irlandako jaurerria
Tiarnas na hÉireann
1171 – 1542
Aitasantutzaren eremua eta Ingalaterrako erregearen feudoa
Irlandako jaunerriko bandera

Irlandako jaunerriko armarria

Irlandako jaunerria 1300 inguruan (zuriz)
Geografia
HiriburuaDublin
Kultura
Hizkuntza(k)Irlandera, ingelesa, anglonormandiera
ErlijioaKatolizismo
Historia
Aurrekoa
Irlanda gaelikoa
Ondorengoa
Irlandako Erresuma

Jaurerria uharte osotik zabaltzen bazen ere, erregearen aginduak ez ziren uharte osoan betetzen eta ingelesen agindupeko lurren mugak denboraren poderioz aldatuz joan ziren. Irlandako kondeek autonomia mantendu zuten, antzinako errege gaelikoak baziren moduan. Dena 1542an aldatu zen, Irlandako Erresuma sortu zenean.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu