Irina Bokova
bulgariar diplomazialaria
Irina Georgieva Bokova[1] (bulgarieraz: Ирина Георгиева Бокова; Sofia, Bulgaria, 1952ko uztailaren 12a) bulgariar politikaria da. UNESCOko zuzendari nagusia izana da 2009 eta 2017 bitartean, bi agintalditan. Bulgariako Atzerri Gaietarako ministroa izan zen 1996ko azaroaren 13tik 1997ko otsailaren 13ra.