Irantzu (Izarbeibar)

Izarbeibarreko herri hustua, Nafarroa Garaian
Artikulu hau Izarbeibarreko herri hustuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Irantzu».

Irantzu[1][a] Izarbeibarreko Biurrun-Olkotz udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Izarbeibar-Novenera eskualdean.

Irantzu
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIzarbeibar-Novenera
UdalerriaBiurrun-Olkotz
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaIrantzu
Posta kodea31398
Herritarrairantzuar
Geografia
Koordenatuak42°41′14″N 1°40′35″W / 42.68724685°N 1.67649095°W / 42.68724685; -1.67649095
Garaiera578 metro
Distantzia20,9 km (Iruñetik)

XIII. mendean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Biurrun-Olkotzeko Udalera pasa ziren.

Bertako biztanleak irantzuarrak ziren.

Irantzu toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Irançu (1587)
  • Yrançu (1672)
  • Yranzu (1708)
  • Iranzu circa de Gorriz (1753)
  • Iranzu (1800)
  • Iranzu (1981)
  • Irantzu (1998)

Geografia

aldatu

Irantzu Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Izarbeibar ibarrean eta Biurrun-Olkotz udalerrian.

Inguru naturala eta kokapena

aldatu

Iruñeko merindadearen hegoaldeko herri hustua da.

Klima eta landaredia

aldatu

Udalerriko klima mediterraneo kontinental motakoa da, eta urteko batez besteko balioak honako hauek dira: tenperatura, 12-14 ºC (Celsius gradu) artekoa, eta prezipitazioak 500-800 mm bitartekoak. Urteko egun euritsuak 70 izaten dira hegoaldean, eta 90 edo gehiago gunerik menditsuenetan.

Biurrunen ez da ia lehengo ameztien edo artadien arrastorik geratzen, baina gizakiak eragin aurretik udalerriaren zatirik handienean horiek ziren zuhaizti sarrienak. Gaur egun, bakandutako baso horietan, landaturiko pinu beltz austriarra da espezierik ugariena.

Estazio meteorologikoa

aldatu

Biurrun-Olkotzen ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Gares pareko udalerrian, itsas mailatik 347 metrora, Nafarroako Gobernuak 1985ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]


      Datu klimatikoak (Gares, 1981-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.5 24.0 26.5 29.0 36.5 40.0 41.5 43.0 38.0 32.0 27.0 21.0 43.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.7 11.6 15.4 17.0 21.8 26.6 29.6 29.6 25.3 19.6 13.3 9.9 19.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 6.4 9.6 11.5 15.6 19.8 22.5 22.6 19.1 14.4 9.0 5.9 13.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.1 1.3 3.8 5.9 9.3 13.0 15.5 15.6 12.8 9.1 4.6 1.8 7.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.0 -10.0 -8.5 -3.0 -0.5 2.0 7.0 5.0 3.0 -0.5 -6.5 -10.0 -10.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 44.2 38.7 51.6 59.5 53.1 45.6 27.0 26.3 38.6 60.3 55.4 57.2 547.5
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 39.0 29.0 33.6 62.0 42.2 38.5 33.0 85.0 61.5 46.0 59.0 39.0 85.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11.6 10.3 8.8 11.2 11.1 7.2 5.4 4.9 7.8 10.5 11.5 12.8 113.0
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.3 1.4 0.9 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 1.2 5.1
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

Historia

aldatu

Nobleen jaurerri zaharra. Antso Sanoitz kondeak bere alaba Antsa Aitzoaingoari utzi zion, 1110 inguruan. Orreagako Santa Mariak zenbait ondasun izan zituen hiribilduan XIII. mendearen hasieratik. 1300. urtea baino lehen hutsik geratuko zen.[5]

Oharrak

aldatu
  1. /iɾánt͡s̻u/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Irantzu - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Gares» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Garesko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  5. Nafarroako Entziklopedia Handia | IRANTZU. (Noiz kontsultatua: 2023-01-06).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu