Iparraldeko Zembla
Iparraldeko Zembla (errusieraz Се́верная Земля́, "Iparraldeko Lurra") Artikoan, 79°29.79912′N 97°19.0137′E / 79.49665200°N 97.3168950°E inguruan, dagoen Errusiako uhartedia da. Siberiako Taimyr penintsulatik Vilkitski itsasarteak banatuta dago. Ozeano Artikoaren bi bazterreko itsasoak, mendebaldeko Kara itsasoa eta ekialdeko Laptev itsasoa hain zuzen ere, banatzen ditu.
Iparraldeko Zembla | |
---|---|
![]() | |
Bertako izena | Се́верная Земля́ |
Geografia | |
Kokapena | Ozeano Artikoa |
Azalera | 37.000 km² |
Politika | |
Herrialdea | ![]() |
Gizartea | |
Biztanleria | 0 bizt. |
Dentsitatea | 0 |
Iparraldeko Zembla lehendabizikoz 1913an aurkitua eta 1930 eta 1932 artean kartografiatua izan zen, munduko azken uhartedi aurkitua izanik[1]. Politikoki, Errusiako Krasnoiarsk kraiko zati bat da. Ez du biztanle finkorik, errusiar base zientifikoa baino ez.
UharteakAldatu
Iparraldeko Zemblak lau uharte handi eta 70 txiki ditu bere 37.000 km² azaleran[2]
Uhartediko lau uharte nagusiak honakoak dira:
- Urriko Iraultzaren uhartea (Остров Октябрьской Революции) 14.170 km².
- Boltxebike uhartea (Остров Большевик) 11.031 km².
- Komsomolets uhartea (остров Комсомолец) 9.006 km².
- Pioner uhartea (стров Пионе́р) 1.527 km².
Txikien artean hona hemen nagusienak:
- Schmidt uhartea 467 km².
- Mali Taimir uhartea (Малый Таймыр) 232 km².
- Starokadomski uhartea (Остров Старокадомского).
- Sedov uhartedia
- Lishni uhartea
- Vostotxnii uhartea
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |