Intsolazioa (eleberria)

Intsolazioa edo Intsolazioa (maitasun-istorio) Emilia Pardo Bazán-ek idatzitako eleberria da. Bost hilabeteko epean, 1889an, eleberri hau argitaratzeaz gain, Morriña atera zuen, biak maitasun-istorio azpitituluarekin.[1][2][3][4][5]

Intsolazioa (maitasun-istorioa)
San Isidroren ermita (Madrid), Goya (1788).
Ermita honen inguruan jazotzen dira eleberriko gertakizun gehienak.
Datuak
IdazleaEmilia Pardo Bazán
Argitaratze-data1889
GeneroaNobela errealista
Jatorrizko izenburuaInsolación
HizkuntzaGaztelania
HerrialdeaEspainia

Liburuak eskaintza bat adierazten du;

« José Lázaro Galdianori adiskidetasunaren adierazgarri »
Autorea

Testuingurua

aldatu

Emiliak eleberri hau dagoeneko idazle ezagun bezala ezarrita zegoenean idatzi zuen.[5]

Testuinguru historiko eta literarioa

aldatu

Literatura errealistak arrakasta handia izan zuen Europan XIX. mendearen erdialdean, Espainiara mugimendua geroago iritsi zelarik. Atzerapen hau bigarren industria-iraultza berantiarraren eta burgesiaren garapen motelaren ondorioa izan zen. Industria-iraultzak liburu eta egunkarien ekoizpena erraztu eta produkzioa emendatu zuen; hala, jende gehiagok ikasi zuen irakurtzen, aldi berean eskaria handitu eta merkatua haziarazi zuena.[6]

Eliza eta Estatua ez ziren irakurle bakarrak, autoreek interesa zuen publiko zabalagoarentzat beste literatura idatzi zezaketen. Errealismoak, garai berriaren objektibotasun-nahia islatzen zuen, gizarte-errealitatea, portaera, eta ohiturak erretratatuz. Literatura errealista batez ere burgesiarena zen, Emilia Pardo Bazán kondesa esaterako. Beraz, errealismoak etxean, lanean, kalean eta abarretan hitz egiten zen eguneroko hizkera erabiltzen zuen bitartean, burgesia irudikatzean kezka ekonomikoak azaltzen ziren, idealistak baino. Nahiz eta, tradizio katoliko eta moral burges berriaren arteko gatazkaren gaia ere aipatzen zen. Autoreek errealismoa erabili zuten ideologiak defendatzeko eta haiei aurre egiteko.[6]

Argumentua

aldatu

Asís Taboada, Andradeko markesa, alargun gazteari buruzkoa da obra. Galiziako emakume honek bizitza aberatsa du Madrilen: lagunak eta senideak bisitatzen ditu eta solasaldietan parte hartzen du. Bilera horietako batean, Sahaguneko dukesa lagun onaren etxean, Diego Pacheco cadiztarrarekin topo egin du. Hurrengo goizean, gizon honekin topo egin du mezarako bidean eta San Isidroko azokara gonbidatzen du.

Azpititulua maitasun-istorioa izan arren, Intsolazioa ez da ohiko maitasun-istorio bat, helburua literaturaren feminizazio erromantikoa gainditzea da; izan ere, eleberriaren amaieran emakumearen patua ez da ezkontza, gozamen fisikoa baizik.

Pertsonaiak

aldatu

Eleberria hiru pertsonaia nagusiren inguruan garatzen da; hala, Pardok gizarte patriarkalaren eta gizon aurrerakoiak irudikatzen ditu:[5]

  • Asís Taboada, Andradeko markesa. Gazte alarguna, errespetatua eta gupidagabea. Umetatik ama umezurtza izan arren, Asís giro komodoan hazi zen Andradeko markesarekin ezkondu arte. Markesa bera baino askoz zaharragoa zenez, laster alargundu zen. Maitasunari dagokionez, eleberriaren hasi aurretik "sentimendu aseezinak edo lasaiak" besterik ez zituen eduki, eta desira fisikoa Diego Pachecorekin aurkitzen du, eleberriaren muina dena.
  • Diego Pacheco. Gazte cadiztarra, limurtzaile eta harroa da, Asís hartaz maitemintzen delarik. Eleberriko beste pertsonaia batek "Kalabaua, zintzoa eta sotila, baita abenturazalea eta barregarria inor ez bezala, eta oso xahutzailea" bezala deskribatzen du; Pachecok ez duena gezurtatzen, portaera aldatzeko prest dagoen arren.
  • Gabriel Pardo. Asís-en laguna da, beste pertsonaiek haren eskongaitzat hartzen dute. Gizarte oneko tertulietan parte hartzen du, nihilista da, probokatzaile moderatua, ia feminista.

Erreferentziak

aldatu
  1. [https://web.archive.org/web/20090308082325/http://www.uvilce.es/uvilce/index.php?option=com_content&task=view&id=321&Itemid=113#insolacion «UVILCE - Emilia Pardo Baz�n»] web.archive.org 2009-03-08 (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  2. (Gaztelaniaz) Cervantes, Biblioteca Virtual Miguel de. «Clarín, crítico de Emilia Pardo Bazán» Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  3. (Gaztelaniaz) Burdiel, Isabel. (2019-03-03). «'Emilia Pardo Bazán'» infoLibre (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  4. «Emilia Pardo Bazan» web.archive.org 2006-09-16 (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  5. a b c Pardo Bazán, Emilia. (2001). Insolación : historia amorosa. Madrid : Cátedra ISBN 978-84-376-1935-4. (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  6. a b Ingela Johansson. 2012. «Un estudio de la crítica social en las tres obras “Pipá”, “Doña Berta” e Insolación», Lund Unibertsitatea.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu