International Airlines Group

International Consolidated Airlines Group, S.A. (IAG) holding konpainia anglo-espainiarra da, Iberia LAE eta British Airways konpainien bat-egitearen ondorioz sortua. Sozietate horrek 22.850 milioi eurotik gorako fakturazioa du, eta munduko seigarren hegazkin konpainiarik handiena da, eta hirugarrena Europan, Air France-KLM eta Lufthansa aurretik dituela. Aer Lingus erosi ondoren, konpainiak 541 hegazkin ditu eta 274 helmugatara doa. Taldeko konpainia guztien artean (Iberia, British Airways, LEVEL, Vueling Airlines eta Aer Lingus) urtean 100 milioi bidaiari baino gehiago garraiatzen dituzte.

International Airlines Group
IAG logo.jpg
Datuak
Mota negozioa eta enpresa
Industria Hegazkintza eta air travel (en) Itzuli
Herrialdea Erresuma Batua eta Espainia
Jarduera
Kidetza Airlines for Europe (en) Itzuli
Honen parte FTSE 100
Filialak
Gobernantza
Presidentea Antonio Vázquez Romero
Zuzendari exekutiboa Willie Walsh (en) Itzuli
Zuzendaria Willie Walsh (en) Itzuli
Egoitza Londres eta Madril
Forma juridikoa sociedad anónima
Zeren jabe
Ekonomia
Diru-sarrerak 25.506.000.000 € (2019ko abenduaren 31)
Irabazi-garbia 1.715.000.000 € (2019ko abenduaren 31)
Balore-burtsa Londresko burtsa eta OTC Markets Group (en) Itzuli
Historia
Sorrera 2011
Sortzailea
Sorrera lekua Paris
iairgroup.com

Konpainiaren egoitza korporatiboa Londres-Heathrow aireportuan dago eta egoitza soziala eta fiskala Madrilen. Londres, Madril, Bartzelona, Bilbo eta Valentziako burtsetan kotizatzen du 2011ko urtarrilaren 24tik. International Airlines Group ez da marka komertzial bezala erabiltzen, Iberia, British Airways, Vueling, Aer Lingus eta Level bezala jarraitzen dutenak, aerolineen jabe den elkarte holding-a izendatzeko balio du, burtsan kotizatzen duena dena.

Kanpo estekakAldatu