Holding
Holding beste enpresen akzio sailen jabe den elkartea da. XIX. mendearen amaieran bigarren industri iraultzarekin sortu zen enpresa modu berria. Kontua sozietate anonimoa sortzea da eta, bere finantza partaidetzari esker, sortutako sozietateak, izaera bereko enpresa taldea kontrolatzen du eta, modu honetan, enpresok interes batzuen arabera loturik gelditzen dira.
Beste enpresa edo enpresen jarduerak ekonomikoki kontrolatzeko, enpresaren akzio guztiak edo gehienak erosi behar ditu. Partaidetzak lortzen diren enpresak sektore berekoak edo askotakoak izan daitezke; holding-ek enpresetako partaideen bitartez lortzen duten kontrolari esker, inbertsio kopuru txikienaren bidez, zenbait konpainiaren kontrol bateratua lor dezakete.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/1/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |