Inozibe lotsatia (Inocybe pudica edo Inocybe whitei) Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa. Genero arriskutsu batean.

Inozibe lotsatia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe whitei
Sacc., 1887

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikotik koniko-kanpai itxurakora, azkenik lau-ganbila eta titi zabal batekin. Ertza kurbatutik-laura, izurtu-krenulatua eta kapelaren kolorekoa. Azala pixka bat likatsua denbora hezean, zeta-antzekoa, matea, zuntzak ditu erradialki, zuria, baina arin okrez zikindua, batez ere erdialderantz eta zahartzean gorritzeko joera du, baita ukitzean ere.

Orriak: Estu, subadnatak, tartekatuta orritxoak; hasieran beix zurbilak, gero okre-gorrixkak eta ertzak pixka bat flokonosak eta zurbilagoak.

Hanka: Kapelaren kolorekoa, 3 - 7 ( 8 ) x 0,4 - 0,8 ( 1 ) cm-koak, zilindrikoa, klabiformea, zuzenetik kurbatura, subbulbosoa, luzetara fibriladuna, pruinaduna eta gortina zuriaren hondarrak ditu goi aldean.

Haragia: Mehea, zurixka, ebakitzean tonu gorrixka arina hartzen du, usain esperpentikoa eta zapore astringentea du.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "isbinós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator; hau da, zuntzezko kapela. Pudica epitetoa latinetik dator, lotsatia esan nahi duen "pudicus" hitzetik. Gorritzen den kolore zuriagatik.

Toxikotasuna aldatu

Espezie toxikoa da.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Inocybe geophylla delakoarekin eta Inocybe godeyi espeziearekin hau okreagoa da eta ondo bereizitako erraboil baztertu bat du.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberrian eta udazkenean hazten da hostozabalen eta koniferoen basoetan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Europa eta Errusia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 356 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 203 or. ISBN 84-282-0541-X(T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 388 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 236 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu