Inocybe pusio Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Inocybe pusio
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe pusio
[[|]]

Deskribapena

aldatu

Kapela: 9 eta 24 mm bitarteko diametrokoa, konikotik lau ganbilera, titiduna, ertz apendikulatuarekin, hasiera fibrila zurixkekin, zorrotza. Kapelaren azala feltroduna, zahartzean oso fibrilosoa eta ezkatekin pixka bat apaindua, marroi-hur kolorekoa, ilunagoa erdian.

Orriak: Adnatuak, zabal, gris zurbil kolorekoak tonu moreekin, ertza koska finekin, zurixka, orritxoekin eta lamelulekin.

Hanka: 24 eta 39 mm bitarteko garaierarekin eta 2 eta 5 mm bitarteko diametroarekin, zilindrikoa, oinarrian lodixeagoa, more kolorekoa edo lila antzekoa, goiko erdialdean gutxienez, pruina zurixkaz estalia, goiko herenean gutxienez fibrila arinekin, beheko erdian luzetarako fibrila arinekin, arrexka koloreko tonuekin.

Haragia: Usain espermatiko samarrarekin.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela.

Toxikotasuna

aldatu

Toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Inocybe erubescens eta antzeko beste espezie batzuekin nahas daiteke, identifikatzeko mikroskopikoa erabili beharra dago. Urria.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Ezkien eta Quercus canariensis zuhaitzen azpian, areketako lurrean.[4]

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Maroko, Europa, Errusia, Australia.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 238 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) AsoJaen. (2023). Asociación Botánica y Micólogica de Jaen.
  4. (Gaztelaniaz) Cuña Fernandez Avelino. (2023). Avelinosetas.info 2023.
  5. Inocybe pusio: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu