Inocybe paludinella Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Inocybe paludinella
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe paludinella
Sacc., 1887

Sinonimoa: Inocybe trechispora.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa; hasieran ganbila, gero laua, zuntzexka zurixkekin, zuri-krema koloretik krema-hori arinera doan kolorekoa; ertzean soberakinekin.

Orriak: Hasieran zuriak, gero krema kolorekoak, haragi koloreko tonuekin.

Hanka: 3 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,4 eta 0,8 cm bitarteko lodierakoa, kapelaren kolorekoa, pruinaduna, ildaskatu samarra; gortina gabe.

Haragia: Zuria, irin zaharraren usaina gogorarazten duen usainarekin.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator; hau da, zuntzezko kapela.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria

Nahasketa arriskua

aldatu

Inocybe geophylla delakoarekin nahas daiteke, honek errezelaren hondar nabarmenak izaten ditu eta orri okreagoak. Inocybe umbratica espeziearekin ere bai, honek koniferoen azpian irteten du.

Sasoia eta lekua

aldatu

Leku bero eta oso hezeetakoa da; batez ere hostozabalen azpian. Nahiko urria.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Japonia.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 429 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak

aldatu