Inocybe flocculosa Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Muskarina du, eta era askotako arazo larriak eragin ditzake.

Inocybe flocculosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe flocculosa
Sacc., 1887

Sinonimoak: Agaricus flocculosus, Inocybe aurantiifolia, Inocybe cordae.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 4 cm arteko diametrokoa, konikotik zabaldura titia mantenduz, gaztetan ertz inkurbatua (zuzena ondoren). Kapelaren azala erradialki fibrilosoa (batez ere erdirantz), marroi-kanela kolorekoa edo arre-okre kolorekoa, ertza argiagoa.

Orriak: Adnatuak edo libreak, gaztetan zurixkak, espora-jalkinaren ondoren, marroiak edo arre-oliba kolorekoak.

Hanka: Lerdena, 4 eta 7 cm bitarteko garaierakoa, zilindrikoa, betea, goian zuriagoa eta arre argia behean, goia pruinadun-hauts itxurakoa, oinarri tomentuduna eta pixka bat loditua, mizelio hondakin zuriekin. Gaztetan gortina iheskorrarekin.

Haragia: Fina, urria, mintz-itxurakoa, zuri-horixka kolorekoa hankaren barruan eta arrexka kolorekoa kapelaren barruan. Usain espermatikoa, zapore desatsegina. Espora-jalkina marroi-burdin kolorekoa.

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen, "is inós" hitzetik eta burua, esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela.

Toxikotasuna

aldatu

Toxikoa.

Nahasketa arriskua

aldatu

Beste Inocybe arrexka koloreko eta ezkatatsuekin nahas daiteke: godeyi, impexa, queletii. Tricholoma terreum delakoarekin ere bai, honek orri zuriak ditu, kolore grisaxkagoa (ez arrexka)

Sasoia eta lekua

aldatu

Azaroan (Iraila-abendua). Banaketa zabala. Mendiko basoetan, hostogalkorretan (zumarra, sahatsa, haritza, pagoa); baita koniferoetan eta artedietan ere. Lurzoru karedunetan. Hezetasuna behar du.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak,Alaska, Mexiko, Kanariak, Islandia, Groenlandia, Europa, Errusia, Kazakhstan, Kaukasia, Iran, Txina, Japonia, Australia, Andaman.[2]

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. Inocybe flocculosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu