In the Heights (filma)
2021eko filma
In the Heights 2021eko Jon M. Chu estatubatuar zinema zuzendariaren film dramatiko musikala da, izen bereko musikalean oinarrituta.
Sinopsia
aldatuFilmak bere denda itxi edo ez erabaki behar duen mutil baten kontakizuna jartzen du erdigunean. Usnavi du izena pertsonaiak, baina ez da filmean agertzen den pertsonaia nagusi bakarra: gazte asko agertzen dira, baita horietako bakoitzaren amets eta proiektu ugariak ere. Hain justu ere, horixe bera da filmaren ardatza: amets horiek guztiak lortzeko egin beharreko lana eta gainditu beharreko oztopoak. Amets amerikarra eta puertorricar jatorria izatearen harrotasuna, New York bezalako hiri handi eta arrakastatsu batean.[1]
Aktoreak
aldatu- Anthony Ramos: Usnavi de la Vega
- Corey Hawkins: Benny
- Leslie Grace: Nina Rosario
- Ariana Greenblatt: Nina gaztea
- Ariana S. Gómez: 12 urteko Nina
- Melissa Barrera: Vanessa Morales
- Olga Merediz: "Abuela" Claudia
- Daphne Rubin-Vega: Daniela
- Gregory Diaz IV: Sonny de la Vega
- Jimmy Smits: Kevin Rosario
- Stephanie Beatriz: Carla
- Dascha Polanco: Cuca
- Lin-Manuel Miranda: Piragüero
- Noah Catala: Graffiti Pete
- Mateo Gómez: Alejandro
- Marc Anthony: Gapo de la Vega
- Christopher Jackson: kamioi gidaria
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Amets galduak dantzan jarriz» Berria 2021-06-12 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |