Ilunbeko aparkalekua
Ilunbeko aparkalekua, Gipuzkoako Donostia hiriburuaren hegoaldeko Miramon-Zorroaga barrutian dagoen aparkaleku bat da. Illunbe kirol pabilioiaren alboan dago. Doako aparkalekua da, eta bertan, auto nahiz autobusentzako aparkalekua dago.
Ilunbeko aparkalekua | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Miramon-Zorroaga |
Koordenatuak | 43°17′50″N 1°58′11″W / 43.297339°N 1.96985°W |
Anoeta estadioan partiduak daudenean txuri urdin zaletuen ohiko aparkalekua izaten da, N-1 autobidea oinzubi baten bidez gainetik zeharkatuz gero Anoetako kirolgunea eta estadiotik bertatik bertara baitago.
Aparkaleku honetatik hiriaren hegoaldearen ikuspegi bikaina dago, bertatik Amara Berri auzoa ikusteaz gain, urrutira Urgull eta Ulia mendiak ere ikus daitezke.