Ibon Rodriguez
Ibon Rodríguez García (Sestao, 1978) musikari eta kultura eragile euskalduna da. Bakarka ari denean musikan, IbonRG izena erabiltzen du.
Ibon Rodriguez | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Sestao, 1978 (45/46 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria |
Musikari gisa
aldatuHainbat musika tresna jotzen ditu parte hartzen duen taldeetan eta kolaborazioetan. Bakarkako saioetan ahots hutsezko esperimentazioak egin ohi ditu, inprobisaziotik abiatuta, baina baita molde zaharreko konposizioak ere, ahots hutsa zein pianoa lagun.
Bakarka ari denean IbonRG izena erabili ohi du. Bikote gisa, Ibon Agirrerekin batera, Borbor taldea osatu du. Era berean, Ibon Rodriguez partaide da Eten, Le Noise, Txaranga Urretabizkaia, Gargara eta Plu de Mekanisms taldeetan; eta kolaboratzen du Maite Arroitajauregi Mursego-rekin eta Xabier Montoiarekin, disko eta kontzertuetan. Disko-ekoizle lanak ere egin izan ditu, adibidez Mursegorentzat (100% Oion diskoan).
2019an disko bikoitz bat argitaratu du, Hil zara (I eta II). 2024an Iaquin vahu diskoa atera zuen, euskaraz inprimatutako lehen liburua, Linguae vasconum primitiae, osorik musikatu zuen 80 minutuko albumean.[1]
Kultura eragile gisa
aldatuKultura eragile gisa, Leire Lopez Ziluagarekin batera, Kafea eta Galletak egitasmoaren bultzatzaile izan zen, eta haren ondorioa izan zen Kafe aleak liburuaren edizioa.
Kafea eta Galletak, egitasmo bezala, 2008an sortu zen. Diskoak leku publiko batean (Gernikako Astran) entzutea zen koska, bolumen onean eta ondoren, horiei buruzko tertulia egitea. Filosofia beretik abiatuz, 121 lagunek beste hainbeste diskori buruz idatzitako testuak bildu zituzten Rodriguezek eta Lopez Ziluagak, eta horixe izan zen Kafe Aleak liburua[2].
Diskografia
aldatu- Hil zara I (2019, Repetidor).
- Hil zara II (2019, Repetidor).
- Iaquin vahu (2024, Repetidor).[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Etxeparek 1545ean idatziak, Ibon RGk 2024an cantatzeco» Berria 2024-04-17 (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
- ↑ «'Kafe Aleak' argitaratu da, 121 musika zaleren testuak biltzen dituen 'disko isila'» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-02-26).
- ↑ «Etxeparek 1545ean idatziak, Ibon RGk 2024an cantatzeco» Berria 2024-04-17 (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
Kanpo estekak
aldatu- IbonRG.net
- Ibon Rodriguez Twitterrenː Tiutaka
- Kafea eta Galletak / Kafe Aleak