Ibargoitiko gatzagak Getze Ibargoitin (Nafarroa Garaia) zeuden 20. mendera arte. 21. mendean putzu bat eta erakustaldietarako erabil daitekeen zonalde bat gordetzen da bakarrik oroigarri gisa, parke batean.[1] Herriaren euskal izena (Getze) etimologikoki lotua dago gatzaga hauetara eta gatz ekoizpenera, eta herriaren gaztelerazko izenak ere: 20. mendera arte Salinas de Monreal zeritzon eta gero Salinas de Ibargoiti.

Ibargoitiko gatzagak
MotaGatzaga eta eraikin edo egitura suntsitua
Geografia
Map
Koordenatuak42°41′37″N 1°29′08″W / 42.693664°N 1.485456°W / 42.693664; -1.485456
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaIbargoiti

Historia

aldatu

Ibargoiti ibarreko kontzeju honetako bizibideko osagarri nagusia ziren gatzaga hauek mendeetan. Putzuetatik ateratzen zen ur gazikara eta gertuko koadro eta larrainetara banatzen zen, lurruntze bidez udan gatza ekoizteko. Bi ingurune zeuden, nagusia herriaren iparraldean, 21. mendean pilotalekua dagoen tokian; eta beste bat txikiagoa hegoaldea, Usategia esaten zitzaion parajean. Izen hori bezala, euskal forma argiko izenak zituzten beste putzu edo gune batzuek, gatzaren ustiaketari lotutakoak: Getzeartea iturria, Butzunausi (putzu nagusia), Tutusmutu (tototxa hitzarekin lotua, gatzaren koadro edo larrain bakoitza izendatzeko terminoa), Andurra (kalitate eskaseko putzu bat)...[2]

1930. urtearen inguruan, Julio Ruiz de Aldaren ortoargazkietan gatzagak ikusten dira, baina geroago mende horretan bertan utzi zitzaion ekoizpenari. Ibarreko beste herri batean ere, Idotzinen, izan ziren gatzagak baita ere, baina Ruiz de Aldaren hegaldian ez dira ikusten.[3]

Iruditegia

aldatu
 
Gatzaga nagusiak, 1930. urtearen inguruan, Ruiz de Aldaren ortoargazkian.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Izaga, Mankomunitatea. (2023-11-16). «CREACION DE NUEVA ZONA DE JUEGOS Y JARDIN INTERPRETACION DE LAS SALINAS EN IBARGOITI» Mancomunidad de Izaga / Izagako Mankomunitatea (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).
  2. (Gaztelaniaz) Belasko, Mikel. (2010-01-07). «Salinas de Ibargoiti» Mikel Belasko - Toponimia (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).
  3. (Gaztelaniaz) Hualde, Fernando. (2009-12-13). «Salinas de Ibargoiti Paseando por su historia» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).

Kanpo estekak

aldatu