Ireki menu nagusia

Iaret, Antzinako Egiptoko printzesa bat izan zen, bere anaiorde Tutmosis IV.aren bigarren Errege Emazte Handia. Amenofis II.a eta bere izena galdu den baina errege printzesa izan behar zuen emakume baten alaba zen. Errege honekin ezkondu izana, soilik arrazoi politikoengatik izan zen, Tutmosis IV.a bigarren mailako emazte baten semea baitzen, Tiaa izenekoa, eta, legitimitatea, Iaretekin ezkondu izanak eman zion. Bere izenaren itzulpena, ez da ezagutzen, kobra bakarrarekin idatzia baitago, eta horrek, irakurketa ezberdin ugari izan ditzake.

Alabak baino ez zituen izan, ugari gainera, baina, semerik izan ez zuenez, bere senar Tutmosis IV.aren oinordekoa, Amenofis III.a izan zen, Tutmosisen lehen emazte izan zen Mutemuiarekin izandakoa, bigarren mailako emazte maila zuena.

Iaret, Sitamonen ama eta Nefertitiren amona izan zitekeen.

Bere garaiko testigutzakAldatu

Tutmosis IV.aren erregealdiko 7. urteko hilarri batean irudikatuta da, Konossosen, baita Sinaiko Serabit el-Khadimeko turkesa meatzeetako urte bereko idazkunetan ere.

TituluakAldatu

  • Errege Alaba
  • Errege Arreba
  • Errege Emazte Handi
  • Errege Alaba Handi
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iaret