Iñigo Ortiz de Retez
Iñigo Ortiz de Retez (Lanteno, ? – ?, c. 1548) XVI. mendeko arabar itsaslaria izan zen. Ozeano Barea zeharkatu zuen, Ginea Berriko melanesiar kostaldea esploratuz. Uharteari "Nueva Guinea" edo Ginea Berria izena eman zion.
Iñigo Ortiz de Retez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Erretes Lanteno, ? |
Herrialdea | Araba |
Heriotza | c. 1548 ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea |
Parte-hartzailea
|
1545eko ekainaren 13an, San Juan itsasontziaren kapitaina zela, Ekialdeko Indietako Tidore utzi eta Ginea Berriko iparraldeko kostaldetaraino ailegatu zen, Mamberamo ibaiaren bokaleraino hain zuzen ere[1].
Espainiar koroaren izenean uharteaz jabetu eta Nueva Guinea izena aukeratu zuen, bertokoek Afrikako gineatarren itxura zeukatelako[2].
Erreferentziak aldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) Conde-Salazar Infiesta, L.. (2009). Atlas de los Exploradores Españoles. Bartzelona: Editorial Planeta, S. A. y Sociedad Geográfica Española, 320 or. ISBN 978-84-08-08683-3..
- ↑ BBC. Papua New Guinea profile. .
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |