Hypomyces lateritius (sinonimoa: Peckiella lateritia) Hypocreaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Hypomyces lateritius delakoa ez da batere kaltegarria; are gehiago, perretxikoen kalitate gastronomiko hobea ematen zaie parasitoengatik. Peckiella eta Hypomyces generoak, Ascomycete-ak dira, genero desberdinak parasitatzen dituztenak: Lactarius, Russula, Polyporus, Panus, etab. Apiocrea generoak, Xerocomus, Paxillus, Rhizopogon, etab.[2]

Hypomyces lateritius
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaSordariomycetes
OrdenaHypocreales
FamiliaHypocreaceae
GeneroaHypomyces
Espeziea Hypomyces lateritius

Deskribapena aldatu

Hypomyces lateritius delakoak, sarri samar parasitatzen ditu: Lactarius deliciosus-en himenioa, baita, Lactarius semisanguifluus eta Lactarius sanguifluus ere. Bere mizelio zurixkarekin, hazkundean irregulartasun batzuk eraginez, hala nola, orriak desagertzea eta beste deformazio batzuk. Erasotako espeziaren haragia trinkoagoa egiten da eta perretxikoak tamaina handiagoa hartzen du.[3]

Jangarritasuna aldatu

Ascomycete hauek ez dira kaltegarriak. Pertsona batzuentzat, onddo honek erasotako Lactarius deliciosus perretxikoa kalitate hobekoa da. Ez da ezaugarri hau egiaztatu.[4]

Nahasketa arriskua aldatu

Mycogone rosea delakoarekin, honek Amanita caesarea parasitatzen du, arrosa da (ez zuria) eta ez da jangarria.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean.

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Europa, Asia, Hegoafrika, Zeelanda Berria.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 517 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 524 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 63 or. ISBN 84-7173-211-4..

Kanpo estekak aldatu