Hypholoma elongatum Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Hypholoma elongatum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaHypholoma
Espeziea Hypholoma elongatum
Ricken, 1915

Sinonimoa: Entoloma elongatipes

Deskribapena aldatu

Kapela: 1 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, mehea, okre antzeko-glauko zurbil kolorekoa edo ubela.

Orriak: Zurbilak, poliki poliki bistre-grisaxka mate kolorekoak bihurtzen dira.

Hanka: Liraina, 10 cm inguruko garaierakoa eta 0,2 cm inguruko diametrokoa, batzuetan uhindua, zurixka, oinarria gorrixkaz edo laranja-okre kolorez tindatua.

Haragia: Zurbila, usaingabea, mingotsa bihurtzen den zaporea.[2]

Etimologia: Hypoloma terminoa grekozko, harizpia esan nahi duen "ùpos" hitzetik dator eta ertza esan nahi duen "loma" hitzetik. Ertzari dagokio, batzuetan gortinaren hondarrak izaten dituelako.

Jangarritasuna aldatu

Interes gastronomikorik gabea. Toxikoa ere izan daiteke.

Nahasketa arriskua aldatu

Leku beretik datozen eta orrien koloreagatik bereizten diren Galerina askorekin nahas daiteke.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Zohikaztegietan eta batez ere sphagnum artean.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Groenlandia, Islandia, Europa, Errusia, Svalbard, Hegoaldeko Georgiak.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 252 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Hypholoma elongatum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu