Xylodon sambuci
Xylodon sambuci, Lyomyces sambuci edo Hyphodontia sambuci Hymenochaetaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Xylodon sambuci | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Hymenochaetales |
Familia | Hymenochaetaceae |
Generoa | Hyphodontia |
Espeziea | Hyphodontia sambuci J.Erikss., 1958 |
Sinonimoak: Rogersella sambuci, Peniophora sambuci, Hyphodontia sambuci, Hyphodontia hariotii, Hyphoderma sambuci, Grandinia sambuci.
Deskribapena
aldatuEfusoa, ertza ondo zehaztu gabea, leuna edo pikordun samarra, zuria, elurra bezalakoa.[2]
Etimologia: Xylodon terminoa grezieratik dator, egurra eta hortza esan nahi du, genero honetako karpoforoek egurrean erakusten duten dekorazio zuri, ezkatatsu, dentikulatu edo tuberkulosoagatik. Sambuci epitetoa berriz latinetik, intsusa esan nahi duen “sambucus” hitzetik. Espeziearen hazkuntza-habitatagatik.
Jangarritasuna
aldatuEz da jangarria.
Sasoia eta lekua
aldatuHostozabal mota guztietako zuhaitzen egur hiletan, batez ere intsusen enbor zaharretan.
Banaketa eremua
aldatuMundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 322 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Hyphodontia sambuci: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.