Ezko hori-zuri
Ezko hori-zuria (Hygrophorus chrysodon) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Erdipurdiko jangarria. Haragi gutxi du eta ia zapore gabea da. Horiz orbantzen den kolore zuria du ezaugarri espezie honek.
Ezko hori-zuria | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrophorus |
Espeziea | Hygrophorus chrysodon Fr., 1838 |
Basionimoa | Agaricus chrysodon |
Deskribapena
aldatuKapela: 3 cm-tik 7 cm-ra bitarteko diametrokoa, mamitsua, ganbila, ondoren zabaldu egiten da titi batekin, konkorduna, likatsua. Zuria; hori zurbil kolorez zikinduta, eta, azkenik, guztia kolore horretara pasatzen da, ertzean hori-urre kolorea izaten du. Ertza beherantz biribilduta egoten da, eta kolore horixkako lits txikiak izaten ditu.
Orriak: Zabal, Zuri-krema kolorekoak; hasieran itsatsita gero dekurrenteak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Zilindrikoa, huts-barrubetea, oinarrira mehetua; goiko aldean eraztun itxurako eremu batez apaindua, kolore argiko lits batzuekin, kapelaren ertzekoak bezalakoak.
Haragia: Zuria, zapore gutxikoa eta usaingabea.[2]
Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko, "phoréo"-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Crysodon epitetoa ere grekotik dator, urrezko hortza esan nahi duen "krusós" hitzetik. Bere koloreagatik.
Jangarritasuna
aldatuErdipurdiko jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuKapelaren ertzeko lits horiek eta oinaren goialdean dituen pikorrek erraztu egiten dute ezagutzea. Hygrophorus chrysaspis delakoarekin nahas daiteke, honek ez du litsik eta Hygrophorus eburneus espeziearekin, honek zuri garbi kolorea du.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean, hostozabalen eta koniferoen basoetan.[5]
Banaketa eremua
aldatuIpar Amerika, Honduras, Europa, Turkia, Kenya, Errusia, Japonia eta Taiwan.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 99 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel.. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 188 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 379 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos,. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 190 or. ISBN 84-87997-86-4..