Hygrophorus discoxanthus
Hygrophorus discoxanthus Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Hygrophorus discoxanthus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrophorus |
Espeziea | Hygrophorus discoxanthus Rea, 1908 |
Basionimoa | Agaricus discoxanthus |
Sinonimoak: Limacinum chrysaspis, Hygrophorus chrysaspis.
Deskribapena
aldatuKapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, ganbil-laua edo hondoratua, leuna, likatsua, lehenbizi zuria, ertzetik erdialdera beti kolore hori-marroi batera aldatzen dena, orriak eta oina bezala. Ertz mehea, lehenengo beherantz biribildua, gero zabaldua, biluzik.
Orriak: Meheak, dekurrenteak, estuak, zabal, zuriak, gero hori-marroi kolorekoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 4 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,8 eta cm 1 bitarteko diametrokoa. Biguna, goialdera mehetua, ezkatatsua, zurixka, gero hori-herdoil kolorekoa edo arrea.
Haragia: Urria, usain ez oso atseginarekin.[2]
Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko “phoréo”-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Chrysaspis epitetoa grezieratik dator, urrea esan nahi duen “kryxon” hitzetik eta ezkutu esan nahi duen, “aspis” hitzetik. Bere kapelaren koloreagatik eta formagatik.
Jangarritasuna
aldatuJangarri kaskarra.
Nahasketa arriskua
aldatuHygrophorus piceae edo Hygrophorus eburneus oso antzekoa da, honek izei gorrien azpian irteten du, zuria da, likatsua eta hankaren goialdean pikorrak izaten ditu.
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean. Hostozabalen basoetan, batez ere pagadietan.
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa, Errusia, Himalaiako eremua.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 431 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Hygrophorus discoxanthus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.