Hygrocybe splendidissima

Hygrocybe splendidissima Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da erabiltzen sukaldaritzan.

Hygrocybe splendidissima
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrocybe
Espeziea Hygrocybe splendidissima
M.M.Moser, 1967

Deskribapena aldatu

Hygrocybe punicea baino pixka bat lerdenagoa.

Kapeka: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, tomatearen gorri bizi kolorekoa, bukaeran pixka bat adreilu kolorekoa bihurtzen da.

Orriak: Ia libreak, ez oso estu, horitik laranja kolorera doazenak, ertza osoa eta lodia dute eta horia

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 10 cm inguruko garaierakoa eta cm 1 inguruko lodierakoa, zilindriko samarra, sabelduna edo klabiformea, barnehutsa, laranja kolore bizi samarrekoa.

Haragia: Laranja kolore bizi samarrekoa. Usain eta zapore nabarmenik gabea. Espora-jalkina, zuria edo zurixka.[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela bustiarekin, esan nahi du.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua aldatu

Hygrocybe punicea, Hygrocybe aurantiosplendens eta Hygrocybe coccinea f. robusta, antzeko espezieak dira.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Larre azidoetan eta txilardietan. Oso urria.

Banaketa eremua aldatu

Mendebaldeko Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kaukasia.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 106 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Hygrocybe splendidissima: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu