Hygrocybe citrinovirens
Hygrocybe citrinovirens Hygrophoraceae familiako onddoa da.[1] Jangarri den arren, ez du zapore onik. Espeziea Europan aurki daiteke, batez ere belardietan ez bada egon nekazaritzaren ekarpenik. Euskal Herrian oso urria da, eta ez biltzea aholkatzen da. IUCNk espezie kaltebera gisa sailkatu du[2].
Hygrocybe citrinovirens | |
---|---|
Iraute egoera | |
Kaltebera (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrocybe |
Espeziea | Hygrocybe citrinovirens Jul.Schäff., 1947 |
Basionimoa | Camarophyllus citrinovirens |
Etimologia
aldatuHygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela bustiarekin esan nahi du. Citrinovirens epitetoa bere kolore hori-berdeagatik du.
Deskribapena
aldatuKapela: 3 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, hasieran konikoa, gero zabaldu egiten da eta ertza altxatu eta pitzatu egiten zaio, erdian titi puntazorrotz bat eratuz. Kolore horikoa.
Orriak: Ez oso estu, okertuak, oinaren ondoan biribilduak, zuriak, karpoforoaren gainerakoaren horitik nabarmentzen dena,
Hanka: Leuna, konprimitua, hodixka bereizgarriekin, horia, kapelaren kolorekoa.
Haragia: Mehea, batez ere ertzean, zuria edo kapelaren azalaren azpian pixka bat horiz tindatua. Usain eta zapore nabarmenik gabea.[3]
Jangarritasuna
aldatuJangarria, baina ez estimatua.[4]
Nahasketa arriskua
aldatuHygrocybe brevispora delakoarekin nahas daiteke, honek oina motzagoa du.
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean, zelai belartsuetan. Urria.
Banaketa eremua
aldatuEuropa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Ingelesez) IUCN. (2015-02-04). Hygrocybe citrinovirens: Kautmanova, I., Knutsson, T., Krikorev, M., Læssøe, T. & von Bonsdorff, T.: The IUCN Red List of Threatened Species 2015: e.T70406652A70406717. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo, .. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 130 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). [Es Guia de los hongos de Europa. ] Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 427 or. ISBN 84-282-0540-X (T.2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..