Centzon Huitznahuacak (nahuatlez Larehun edo Kontaezinbeste Hegoaldetarrak) azteka mitologian Hegoaldeko izarren jainkoak ziren. Coatlicueren seme-alabak eta gobernatzen zituen Coyolxauhqui jainkosaren neba-arrebak ziren.

Centzon Huitznahuacen porrota Huitzilopochtliren esku, Florentziar kodexa

Coatlicue alarguna luma batek haurdun utzi ondoren, bere alaba Coyolxauhquik eta bere semeek, Centzon Huitznahuacek desohoretsu eta nardagarritzat hartu zuten. Ilargiaren jainkosak, orduan, Coatepeceko muinora eraman zituen, Coatlicue zegoen tokia, berau hiltzeko.

Baina horietako bat, Quauitlicac izenekoa, Coatlicueren oraindik jaio gabeko semea zen Huitzilopochtliren alde jarri zen, eta izar-jainko gaizto hauek euren ama hiltzera zetozela esan zion. Plana, izar jainkoak Coatepecera iristean Huitzilopochtli, jada heldua, armatua eta borrokarako prest (greziar mitologiako Atenea bezala) jaio zenean zapuztua geratu zen, eta bere arrebari burua moztu zion eta Centzon Huitznahuac ia guztiak hil zituen.

Hegoaldeko izar jainko hauek iparraldeko izar jainkoak diren Centzon Mimixcoaren aurkakoak dira.

Kanpo estekak aldatu