Howard the Duck (filma)
Howard the Duck, Erresuma Batuan Howard: A New Breed of Hero berrizendatua (euskaraz Howard Ahatea, edota Howard: Heroi Kasta Berria) 1986ko Willard Huyck estatubatuar zinema zuzendarik zuzendutako zientzia-fikziozko komedia film bat da. 1970eko hamarkadako Steve Gerber eta Val Mayerik komikigileen izenburu berdineko Howard the Duck komikian oinarritua sago. Lea Thompson, Jeffrey Jones eta Tim Robbins aktoreek antzeztu zuten. George Lucasek ekoiztu zuen.
Filma estreinatzeko garaian sekulako kritika txarrak jaso zituen, eta etekin ekonomikoen aldetik filma burutzeko xahutu zen diru kopuruaren irabazi berberak izan zituen. Noiz edo noiz burutzen diren inoizko film txarrenen zerrendetan postu ezberdinetan sailkatua ere agertu ohi da, garaiko kritikarien arabera bere emaitza kaxkarren gakoa komikiko pertsonaia honen filma izaki marrazki bizidunekin egin beharrean izaki bizidunekin egitean egon zen, halere gaur egun bere gidoi zeharo txarraren errua dela gehiago azpimarratzen da. Dena den, gaur egun eta kritikarien joeraren aurka eginez komikizaleen artean kultuzko filma bilakatu da.
Argumentua
aldatuPlaneta urrun batetik, eta espazio-laborategi bateko akats baten ondorioz, Lurrera izaki bitxi bat telegarraiatua iritsi berri da, Howard (Chip Zien) deitzen dela dioen ahatea. Cleveland hirian Beverly (Lea Thompson) izeneko rock talde bateko abeslaria den neska gazte batek bere etxean bizitzen utziko dio. Jenning doktoreak (Jeffrey Jones) bere jatorrizko planetara itzularazten saiatzean, esperimentuaren deabruzko energiak berau atzeman eta Jaun Ilunean (Brian Steele) bilakatuko du, orduan Howardek hari aurre egin beharko dio
Aktoreak
aldatu- Lea Thompson: Beverly Switzler
- Tim Robbins: Phil Blumburtt
- Jeffrey Jones: Walter Jenning doktorea
- David Paymer: Larry
- Paul Guilfoyle: Welker tenientea
- Chip Zien (ahotsa): Howard T. Duck
- Liz Sagal: Ronette
- Dominique Davalos: Cal
- Holly Robinson: K.C.
- Tommy Swerdlow: Ginger Moss
- Richard Edson: Ritchie
- Miles Chapin: Carter
- Paul Comi: Chapin doktorea
- Richard McGonagle: Lehenbiziko polizia
- Virginia Capers: Cora Mae
- Miguel Sandoval: Tabernako arduraduna
- William Hall: Hanson ofiziala
- Thomas Dolby: Rock Clubeko tabernaria
- Richard Kiley (ahotsa): Kosmosa
- Debbie Lee Carrington (ahotsa): Ahateak
- Brian Steele (ahotsa): Unibertsoko Jaun eta Jabe Iluna
- Ahateak antzeztu zituzten aktoreak
- Ed Gale
- Tim Rose
- Steve Sleap
- Peter Baird
- Mary Wells
- Lisa Sturz
- Jordan Prentice
Kanpo estekak
aldatu- Howard the Duck filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Howard the Duck filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)