Ireki menu nagusia
Hor Dago!
Sorrera: 1993
Txupinera: Arantza de Jesus (1996)
Egoitza: Barrenkale, 12 (Zazpikaleak)
Leloa: -
Kideak: 150
Koloreak: Berdea
Egoera: Aktiboak
Webgunea:

Hor dago Abante! (antzina Hor Dago! izenarekin ezagutua) Bilboko konpartsa euskalduna da, hauen federakundearen kidea dena eta "Euskaldunon Egunkaria" kazetaren ingurukoa jatorrian eta gaur egun "Berria"renekoa.

Antzina "Hor Dago!" deitzen zen. 2003an, Euskaldunon Egunkariaren itxiera eta gero, konpartsaren abokatuek gomendioa emanda izena aldatzea erabaki zuten. Izan ere konpartsa honen eta "Euskaldunon Egunkaria"ren arteko harremana oso estua zen eta besteak beste konpartsaren irabazi guztiak aipatutako egunkarira bideratzen ziren. Gauzak horrela, "Hor Dago!"ko kideak beldur izan ziren epaile espainiarrek, antzeko arrazoiak argudiatuz ez ote zuten ere beraien konpartsa itxiko eta ilegalizatuko.[1] Izatez 2003tik aurrera lehenengo urteetan "Abante!" izena bakarrik erabili zuten lehen idatzitakoaren bildur baitziren.

2016ko urtean barne hausnarketa baten ondorioz txoznarik ez zuten ipini Bilboko Aste Nagusian.[2]

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu