Txosna

Txozna» orritik birbideratua)

Txosna bat Euskal Herriko jai ospakizun askotan jartzen den behin-behineko taberna mugikorra da, laster batean muntatu eta desmuntatu daitekeena.

Txosna, Larrabetzuko Andra Mariek jaietan.

Maiz kuadrila edo konpartsa ezberdinek kudeatzen dituzten arren, ohikoena herri edo auzoko jai batzordeak antolatzea izaten da. Aldi berean, boluntarioak izan ohi dira txosnetan lanean aritzen direnak: zerbitzatzen, musika eskaintzen, zein ondorengo garbiketa lanetan besteak beste.

Askok eta askok txozna (zetaz) idazten duten arren, hiztegi guztiek, eta Euskaltzaindiak ere horrela adostuta, txosna (esez) idazten da. Hitz honen lehen erreferentzia Resurreccion Maria Azkueren euskal-espainiar-frantses hiztegian ageri da.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.