Holy Spider
Holy Spider (persieraz: عنکبوت مقدس) 2022ko Ali Abbasi irandar zinema zuzendariaren thrillerra da.
Sinopsia
aldatu2000 eta 2001 bitartean Saeed Hanaei irandarrak hamasei emakume erail zituen Maxhad hiri santuan. Prostitutak ziren, eta Hanaeik bere etxean itotzen zituen. Ez zen berrietan azaldu hamargarren emakumea erail zuen arte, baina benetan albiste bilakatu zena zera izan zen: hiltzailea harrapatu zutenean, azaldu zuen jainkoaren izenean egin zituela krimenak, puruak ez ziren emakumeak hiriko kaleetatik desagerrarazteko helburuarekin. Biztanleriaren parte handi batentzat, heroi bilakatu zen, eta, hilabeteetan, manifestazioak egin ziren errugabea zela aldarrikatzeko.[1]
Aktoreak
aldatu- Zar Amir Ebrahimi: Arezu Rahimi
- Mehdi Bajestani: Saeed Hanaei
- Arash Ashtiani: Sharifi
- Forouzan Jamshidnejad: Fatima
- Sina Parvaneh: Rostami
- Nima Akbarpour: Richter
- Sara Fazilat: Zinab
- Alice Rahimi: Somayeh
- Mesbah Taleb: Ali
- Firouz Agheli: Haji
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Gizartea, serieko hiltzaile» Berria 2023-01-07 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |